Abertzaletasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16. lerroa:
Historian, zein aberritako abertzale ziren bereizteko, Euskal Herriaren abertzaleek ''eusko abertzale'' terminoa erabili dute, jeltzaleek ez ezik ([[Sabino Arana Goiri]]ren garaitik), baita ezker abertzalekoek ere (ikus, adibidez, [[Eusko Abertzale Ekintza]] alderdiaren izena bera).
 
Esanahi horrekin berarekin ''[[euskal]] abertzale'' erabiltzen da gaur egun,<ref>[[etimologia|Etimologikoki]], «euskararen abertzale» esanahia du.</ref> segur aski [[EAJ]]k ''Eusko Abertzaleak'' izena erregistratu zuelako, [[1980ko hamarkada]]n, eta ordezkaritza duen hainbat tokitan bere hautetsien taldeak izendatzeko erabiltzen duelako.<ref>EAJk ''Eusko Abertzaleak'' izeneko taldeak sortu ditu, konparazio batera, [http://www.gipuzkoablogs.net/jjgg/EuskoAbertzaleak/?lp_lang_pref=eu Gipuzkoako Batzar Nagusietan], [http://www.portugalete.org/portal/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/0_1290_1.pdf Portugaleteko Udalean] eta [http://www.parlamentovasco.org/e_comorga_gru_ACT.html Eusko Legebiltzarrean].</ref> [[Eusko Alkartasuna]] ere saiatu zen izen hori bereganatzen, baina EAJ aurreratu zitzaion.<ref>Imanol Murua Uria: [http://paperekoa.berria.info/harian/2006-09-02/002/772/lege_info.htm «Hura bai haustura»], ''Berria'', 2006-09-02.</ref> Gerora, bi alderdi politikoak koalizioan aritu zirenean, Gipuzkoan elkarrekin erabili zuten izen hori, [[2001]]ean.<ref>«La Junta Electoral del País Vasco deja sin espacios públicos gratuitos a PNV-EA, por no presentarse en las tres provincias vascas como una única coalición. En Vizcaya y Álava se presentan bajo la denominación PNV-EA, y en Guipúzcoa concurren bajo el nombre PNV-EA-Eusko Abertzaleak, a fin de que los dos partidos puedan formar posteriormente dos grupos parlamentarios propios.» Espainiako Barne Arazoetako Ministerioaren [http://www.mir.es/gl/DGRIS/Cronologia/2001/abril.htm web orria, 2001eko apirileko albisteei buruzkoa], 2010-07-08an hartua.</ref> Nolanahi ere, badirudi ezker abertzaleak uko egin diola izen horri (Eusko Abertzale Ekintza alderdiaren izenean izan ezik), nahita edo Espainiako legeak horretara bultzatuta. Izan ere, Espainiako legeak gaztelaniazko izen generikoak erregistratzea galarazten duen arren (edonork izen horiek libre erabiltzeko aukera izan dezan), ez ditu berdin babesten gainerako hizkuntza ofizialak.
 
=== Izana ===