Osagai nagusien analisi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: Aldagai anitzeko estatistikan, '''osagai nagusien analisia''' elkarrekiko korrelazioa duten aldagai multzo bat korrelaziorik gabeko ''osagai'' izeneko aldagai kopuru txikiago ba...
 
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Aldagai anitzeko estatistika]]n, '''osagai nagusien analisia''' elkarrekiko korrelazioa[[korrelazio]]a duten aldagai multzo bat korrelaziorik gabeko ''osagai'' izeneko aldagai kopuru txikiago batez laburbiltzen duen teknika bat da, hasierako aldagaien aldakortasuna, [[bariantza]]ren bitartez neurtzen dena, osagaietan ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin. Osagai bakoitza aldagai guztien konbinazio lineal bat izango da eta batez ere elkarrekiko korrelazio nabarmena duten aldagaiekin izango da loturik. Adibidez, izarrei buurzko aldagaia asko jasotzen badira (distira, masa, ...), osagai nagusien analisiak izarren tipologia bat osatzen lagunduko du, elkar loturik dauden aldagaiak osagaien bitartez azalduz. Osagaiak agertzen duten bariantza totalaren zatiari buruz ordenatuko dira: lehenbizi bariantza totalaren zati handiena azaltzen duen osagaia erauziko da, ondoren geratzen den bariantzatik zati handiena azaltzen duena, ... Horrela, osagai nagusien analisia aldagai multzo batean seinalea (osagaia eta azaltzen duen bariantza) eta zarata (azaldu gabeko bariantza) bereizteko ere erabiltzen da. [[Karl Pearson]] estatistikariak asmatu zuen [[1901]] urtean eta geroztik aplikazio zabalak izan ditu psikologian, ekonomian eta oro har aldagai asko jasotzen diren ikerketetan. Irudien prozesamenduan ere erabiltzen da.
 
{{zirriborro}}