«Done Mikel Aralarkoaren santutegia»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
== Excelsisko tenplua ==
[[Fitxategi:Aralar San Miguel in Excelsis Church.JPG|thumb|left|295px|Santutegia eta bere atzean [[Beriain]]. Eskuinean, [[Urbasa]] mendilerroa. Atzealdean [[Kantabria mendi katea]] eta atzerago [[Ezkarai]] .]]
Excelsisko San Migel santutegia 1.237 metroko garaieran, [[Aralar]]ko mendilerro paregabean, [[trikuharri]]z jositako paraje ederrean dago. Adituen esanetan, IX. mende inguruko eraikin prerromanikoaren aztarnak ikus daitezke tenplu honetan. Dena dela, Santutegiari buruzko lehenengo berriak XI. mendekoak dira eta hauetan Zamartzeko Santa Mariaren (egungo [[Uharte Arakil]]en) menpeko gisa ageri da eta monasterio hau dela medio, Iruñeko Katedralaren menpeko ere. XII. mendean Santutegiaren eraikuntza [[erromaniko]]a amaitu zuten. Garai honetan, erregeek, elizgizonek eta herritar fededunek bultzatutako Santutegi hau, [[San Agustin]] erregelako fraile komunitate batek zaintzen zuen. Denborak aurrera joan ahala, elizbarrutiko apaizen ardurapean jarri zuten eta halaxe darrai egun ere. "Kaperau nagusia" eta "Kaperau laguntzailea" Iruñeko Artzapezpikuak izendatzen ditu eta hauekin elkarlanean aritzen dira mezamutil, anaidikide eta "sanmigelzale" asko ere.
 
Anonymous user