Isozaki Atea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: Adding {{Atari|Euskal Wikiatlasa|Euskal Herriko Wikiatlasa}}
t Robot: Automated text replacement (- einean + heinean)
26. lerroa:
Behin eraikuntza amaituta, hilabete batzuk beranduago, dorreen fatxada jartzen hasi ziren. Etxebizitza dorreak izan arren, bulego eraikinek izaten duten kristalezko horma dute dorreek. Horregatik, lehenik eta behin kristalezko xaflak jarriko ziren eusgailuak ipini zituzten. Behin eusgailuak jarrita, [[gortina horma]] jartzen hasi ziren. Lehen dorrean [[2006]]ko [[otsaila|otsailean]] eta bigarren dorrean [[2006]]ko [[maiatza|maiatzean]].
 
Eraikuntzak aurrera zihoan eineanheinean eraikuntza garabietako bi kendu zituzten [[2006]]ko [[uztaila|uztailean]]. Oraindik dorreak amaitu gabe daude, baina dagoeneko fatxadaren gehiengoa jarrita dago. Horrez gain, ondoko eraikin baxuagoetako fatxada ere nahiko aurreraturik doa. Ondoan dagoen [[Zubizuri]] zubiarekin batuko dituen oinezkoen pasabidea eraiki gabe dago. Baina Mazarredo zumarkalea eta Isozaki Atearen arteko eskailera berriak eraikita daude honezkero.
 
Bi dorren artean dauden eskilarak, Uribitarte eta Mazarredo zumarkalea batzen dituztenak, [[2007]]ko otsailerako inauguratzeko asmoa dago. [[2006]]ko azaroan 35 etxebizitza geratzen ziren saltzeko oraindik. Proiektuaz arduratzen den [[higiezinen agentzia]]ren arabera etxebizitza guztiak [[2007]]ko udazkenerako egongo ziren bukaturik. Iparraldeko dorreko etxebizitzk [[2007]]. urtearen amaieran entregatu zituzten eta bigarren dorrekoak [[2008]]an.