Hirigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
284. lerroa:
* '''Bilboko zabalgunea:''' Bilboko plangintzaren aurrekari bat 1801 dugu, aurkeztu zen ''Puerto de la Paz ''proiektuan hain zuzen ere. Proiektuak bigarren portu bat sortzeko proposamena luzatzen zuen eta, nahiz eta alboratua izan zen, hiriaren eraldaketa eta handitze prozesuaren abisua zen. Handitze honek demografiaren eztanda izugarria zuen arrazoi, 2,5ko proportzioan hain zuzen ere<ref name="ftn39"><sup>Montero, ''Historia general del País Vasco'', 339.</sup></ref>. Modu horretan, Bilboko hiribilduak jaso zuen baimena Abando, Deustu eta Begoñako udalen lurrak bereganatzeko. Pablo de Alzola eta Ernesto de Hoffmeter bide-ingeniari eta Severino Achucarro arkitektoaren eskutik etorri zen behin-betiko proiektua, eta errege dekretu bitartez onartu zen, 1876an. Morfologikoki, Bilboko zabalgunea [[Bartzelona|Bartzelonaren]] ildo bertsuak jarraitzen zituen: erretikulaz osotutako bilbea bi diagonalez dago zeharkatua, itsas-adarraren formari egokitzeko zenbait etxe-irla traza irregularrak eta bihurriak hartzen badute ere. Konposizioaren zentroa eta ardatza izaki, Federico Moiua plaza eta On Diego Lopez Haroko kale nagusia dira nabarmengarriak.
 
* '''Donostiako zabalgunea: '''Frantsesak hiritik bidaltzeko batailan, 1813an ingeles eta portugaldar tropek hiria sutan utzi zuten. Egun alde zaharrean kokatzen diren [[Santa Maria basilika|Koruko Andre Maria]] eta [[San Bizente eliza (Donostia)|San Bizente]] elizak, [[San Telmo museoa|San Telmo]] komentua eta Trinitate kalea (gaur eguneko Abuztuaren 31 kalea) besterik ez ziren salbatu. Alde zaharraren berreraiketa [[Pedro Manuel Ugartemendia|Pedro Manuel Ugartemendiari]] egokitu zitzaion. 1854an Donostia Gipuzkoako hiriburu bilakatu zen, eta urte batzuk geroago, eta betiere demografia hazkundeak bultzatuta, [[Antonio CortazarKortazar]]-ek udalak antolatutako lehiaketa irabazi zuen, ''Porvenir'' izena zeraman proposamenarekin. Bertan, 30 metro bide 15 metroko etxe-irlek lotura bat ezarri zuten harresiak eraitsi berriak zituen alde zaharra, ibaia eta portuarekin. Aipagarria da hasierako plangintzan agertzen den Gipuzkoa plaza<nowiki>; arkupez itxitako plaza CortazarrenKortazarren diseinuaren araberakoa izan zen (</nowiki>Alderdi Eder, Artzain Onaren katedrala eta beste hainbeste mugarri donostiar ez bezala), eta [[Jose Eleuterio Eskoriatza]] tolosarraren obra izan zen. Eskoriatza 1864an udal arkitektoa izan zen izendatua, baina 3 urte besterik ez zituen karguan eman, osasun arazoak zirela medio. 1867 eta 1888 bitartean eraikitako plazak Espainiak Plaza Nagusien tankera jarraitzen zuen.<ref name="ftn40"><sup>Miguel Artola (ED.) and Miguel Artola, ''Historia de Donostia-San Sebastián'' (Editorial NEREA, 2004), 304.</sup></ref>
 
* '''Iruñeko zabalgunea:''' Iruña XVI. mendetik zen harresiz babestua; armadak, segurtasun arazoak argudiatuz, harresien eraispenaren kontra agertzen zen. Geroago heldu zen eraispena egiteko aukera: [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XII.]]aren bisita batek aldaketei hasiera eman zien; Ingeniarien-Komandiantzak, 1888an, balizko irtenbide bat proposatzen du zabalgunerako. Bertan, ardatza baten inguruko bost etxe-irla poligonalez osotutako ordenazioa aurkezten da. Erdiko etxe-irla zabalagoa izango da, eta harresien ondoko eremua militarren erabilerako lagako da. [[Julián Arteaga|Julián Arteagaren]] udal arkitektoaren eskutik etorriko da behin-betiko proiektua. 1891an burutu zen hasierako zabalgunea ahalbideratu zuen eraispen partziala. Bigarren zabalgunea hegoaldeko harresia eraitsi ondoren burutu zen, 1915an, [[Serapio Esparza|Serapio Esparzaren]] proiektu batekin batera.
367. lerroa:
Hortaz, definizioaren arabera, hirigintza tradizionalaz harago doan diziplina da Lurralde antolamendua. Bere baitan, hortaz, diziplina zientifikoak zein ekonomikoak eta kudeaketari dagozkionak topatu daitezke: Ekonomia, Soziologia, Hirigintza, Geografia, Ekologia, Eskubidea, Ingeniaritza edo Marketing-a.
 
Europar Batasunak 1999an [[EuropearEuropar Lurralde Estrategia]] <ref name="ftn62">http://ec.europa.eu/regional_policy/sources/docoffic/official/reports/pdf/sum_es.pdf </ref> onartu zuen; "Lurraldearen garapen orekatu eta jasangarri baten alde" lelopean, agiriak hiru artezpide jarraituko ditu: zentro anitz eta orekatuen hiri-sarea, hiri eta landa-guneekin harreman berri bat ezarriz; jakintza eta azpiegituretara heltzea modu berdinean; eta, azkenik, garapen jasangarria. Europar Batasunan partaideak beraien artean desberdintasun handiak dituzten heinean, estrategia hau interesgarria da oso oreka egoki bat lortze aldera<ref name="ftn63">Vegara, Gómez, and Rivas, ''Territorios inteligentes'', 207.</ref>.
 
== Hirigile garrantzitsu batzuk ==