Los Arcos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
48. lerroa:
Urantziako udalerriaren mugetan, historiaurreko hainbat kokaleku aurkitu dira, La Atalaya, El Castillar eta San Lorentzokoak, burdinaroan zehar garaturikoak. Antzinako gaztelua dagoen gunea [[Erromatar Inperio|erromatarren]] garaian populatu zen eta herria Curnonium izeneko mugabarru militarreko herria izan zen. Errege bideen gurutzabidea, herriak [[Gaztela]] eta [[Nafarroa]]ko erresumaren arteko merkataritzari esker aberastu zen. [[Erdi Aro]]an zehar Los Arcos honako herriek osatzen zuten [[Armañantzas]], [[El Busto]], [[Santsol]], [[Torres del Rio]] eta gaur egun herri hustua den Melgar.
 
[[X. mende]]an musulmanek konkistaturikoa, [[Antso I.a Gartzes]]ek herria birkonkistatzea lortu zuen [[XI. mende]]an, [[Valdejunkerako gudua|Valdejunquera izeneko borrokan]]. [[XII. mende]]an [[Nafarroa]]ko [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a Jakituna]] erregeak berezko forua eman zion Urantziari, asteroko merkatua antolatzeko eskubidea emanez. [[Erdi Aro]]an zehar, merkataritzari esker, herriak garapen handia izan zuen. Garai honetakoahartakoa da AndraAndre MariMariaren parrokia zaharraren egitura [[Arkitektura erromaniko|erromaniko-berantiarra]] eta [[Donejakue Bidea|Donejakue bideko]] erromesen bidea errazteko eraikitako ospitalea. Herrian, [[judu]]ak eta [[frankoak]] bizi izan ziren [[XV. mende]]a arte. Oparotasun horren adierazle, herriko hainbat eraikin eta batez ere [[1423]]an Urantziak [[Nafarroa]]ko gorteetan lorturiko jarlekua dira.
 
[[Gaztela]]tik gertu egoteagatik, herriak erresuma honetako ejertzitoen erasoaldiak jasan zituen maiz. [[1274]]an [[Alfontso X.a Gaztelakoa|Alfonso X.a Jakitunaren]] ejertzitoak herria inbaditu zuen, eta ondorengo mendean [[Joanes II.a Gaztelakoa|Joanes II.a]] erregeak. [[1463]]an Urantzia [[Gaztelako Erresuma]]ri gehitu zitzaion [[Frantzia]]ko [[Luis XI.a Frantziakoa|Luis XI.a]] erregearen sententziaren bitartez. Herriak erabakia onartu zuen, aurretik zituen pribilegio eta foruak mantentzearen truke. Urantziarekin batera, [[Armañantzas]], [[El Busto]], [[Santsol]] eta [[Torres del Rio]]ko udalerriak sartu ziren [[Gaztela]]ko erresuman.
 
=== XVI. mendetik XX. mendera ===
Felipe II.a erregeak, foruak berretsi ([[1572]]) eta herria bisitatu zuen [[1592]]an. Ondorengo [[Espainia]]ko erregeek berdina egin zuten [[1697]] eta [[1702]]an. [[XVII. mende]]tik [[XVIII. mende]]ra bitartean AndraAndre MariMariaren plaza eta Frutaren plaza eraiki ziren.
 
[[1521]]. urtean Albretko Enrique II.a erregea [[Nafarroa]] berkonkistatzen saiatzean Urantzia arpilatua izan zen. Erregeak, herriaren [[Gaztela]]rekiko erakutsitako zintzotasuna eskertzeko, asteazkenero merkatua ospatzeko eskubidea eman zion. Mende hauetan, herriak berriro ere oparotasun garaia bizi izan zuen, eta estilo [[Arkitektura barrokoa|barrokoko]] hainbat eraikin, jauregi, eta nobleen etxe eraiki ziren.