Durangoko bonbardaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
 
'''Durangoko bonbardaketa''' nagusia [[1937]]ko [[martxoaren 31]]n burutu zuten [[Italia]]ko [[Aviazione Legionaria]]ko hegazkinek. Martxoaren 31 eta [[apirilaren 4]]an arteko bonbardaketetan, erregistratuta dagoenaren arabera, bonbardaketak 336 hildako eragin zituen [[Durango]]n. Guztira hegazkinek 281 bonba baino gehiago jaurti zituzten, hau da, 14.840 kilo inguru guztiz lehergailutan. Durangok ez zuen aireko erasoen kontrako inolako babesik.
 
28 ⟶ 27 lerroa:
Andra Maria elizan ere meza zen. [[Carlos Morilla]] abade asturiarra ari zen meza ematen, eta bertan hilgo zen. Sagaratzearen mementoa zen, kaliza gora zuela erori zen sabaia koroarekin eta horma batzuekin batera abadearen eta jendearen gainera.
Andra MarikoMariako arkupean merkatua zen, eta haren gainera ere jausi ziren bonbak.
Santa Susana komentuan 11 moja agustindar hil ziren, eta haientzat lanean zebilen neska bat ere bai, mojak bertako txabola barruan babestu eta lehergailuetako batek haraxe jo zuelarik.
52 ⟶ 51 lerroa:
1937ko [[apirilaren 2]]an, 16:30 aldera, berriro agertu ziren italiar bonbaketariak Durango gainera. Soria-Logroño-Gasteiz-Otxandio-Durango airebidea egin zuten oraingoan. Gasteiz gainean Fiat CR-32 ehiza-hegazkinak batu zitzaien bonbaketari astunei. 213. esKuadrillako hiru hegazkin joan ziren beste hainbat bonba jaurtitzeko [[Mañaria]] gainera. Beste hiru Savoia S-81, 214. esKuadrillakoak, 100 kiloko 10 lehergailu eta 50 kiloko 36 deskargatzeko pasatu ziren Durango gainetik.
 
Bonbak geltokian, Batzokia eta Ezkurdi aldean, Berrioren oinetako fabrikan, Merkatu plazan eta Andra MariMaria elizaren inguruan jaurti zituzten. Ospitalea ere bonbapean gelditu zen, [[Gurutze Gorria]]ren sinboloa errespetatu gabe. Hildako gutxi eragin zituen, jadanik jende gutxi geratzen zelako Durangon.
 
Aurreko bonbardaketaren albisteak frogatzeko etorritako lekuko ingelesak izan zituen bonbardaketa honek. [[Hewet Johnson]], [[Canterbury]]ko dean edo burua; [[John MacMurray]], [[Londres]]ko unibertsitateko filosofia irakaslea, [[Monica Whateley]], [[London County Council]]ekoa; [[Margaret Beer]], idazlea eta beste. Bonbak botatzen eta ehiza-hegazkinak ihesean eta gordeleku bila zebilen jendea metrailatzera jaisten zirela ikusi zuten. Canterburyko deanaren lekukotasuna garrantzitsua izan zen nazioartean zibilizazioaren aldeko gurutzada katolikoaren argudio frankista desmuntatzeko.
 
19:00etan beste bonbardaketa bat heldu zen Andra MariMaria eta Santa Ana artera. Lehergailu su-eragileak ere izan omen ziren, eta suak hartu zituen Artekale, Goienkale eta Kalebarriko etxeak.
== 1937ko apirilaren 4ko bonbardaketa ==