Durangoko bonbardaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Pipistrellobombing.jpg fitxategia kendu da, Kameraad Pjotr(e)k Commonsetik ezabatu baitzuen.
No edit summary
1. lerroa:
 
 
'''Durangoko bonbardaketa''' nagusia [[1937]]ko [[martxoaren 31]]n burutu zuten [[Italia]]ko [[Aviazione Legionaria]]ko hegazkinek. Martxoaren 31 eta [[apirilaren 4]]an arteko bonbardaketetan, erregistratuta dagoenaren arabera, bonbardaketak 336 hildako eragin zituen [[Durango]]n. Guztira hegazkinek 281 bonba baino gehiago jaurti zituzten, hau da, 14.840 kilo inguru guztiz lehergailutan. Durangok ez zuen aireko erasoen kontrako inolako babesik.
27 ⟶ 26 lerroa:
Bonbak Jesuiten San Jose elizaren gainera ere jausi ziren: lau horma eta aldare nagusia besterik ez zen geratu. Meza zen; [[Rafael Villalabeitia]] abadea, ostien kopa eskuan, komunioa ematen ari omen zen mezamutila alboan zuela, eta [[Kirikiño Batailoi]]ko [[gudari]] bat ari zen memento hartan jauna hartzen. Elizaren babespean zeudela sinestuta zeuden: elizaren sabaia, arkuak, habeak, koroa, organoa, koloretako beirateak... dena gainera etorri eta gero, hondakinen azpitik 50 bat atera zituzten hilda, emakumeak asko, baina gudariak ere bai, bertan meza entzuten zeuden 18 gudari hil zirelako.
Andra MariMaria elizan ere meza zen. [[Carlos Morilla]] abade asturiarra ari zen meza ematen, eta bertan hilgo zen. Sagaratzearen mementoa zen, kaliza gora zuela erori zen sabaia koroarekin eta horma batzuekin batera abadearen eta jendearen gainera.
Andra Mariko arkupean merkatua zen, eta haren gainera ere jausi ziren bonbak.