Sarako leizeak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
22. lerroa:
| katalogoa =
}}
'''Sarako lezeak''' [[Lapurdi]]n dauden [[kobazulo]]ak dira. Zehazki, [[Sara]]ko udalerriaren kanpoaldean daude, [[Xareta]] izeneko eskualdean inguru interesgarria osatuz [[Urdazubiko leize]] eta [[Zugarramurdiko leize|Zugarramurdikoekin]] batera. Sarrera Ipar-Ekialderuntz du, 15 metroko altuera eta 40 metroko zabalerarekin. Hiru galeria nagusiz osatuta dago: goian kokatzen den galeria fosil bat (iadanik ez baita urik pasatzen bertatik), galeria erdi-aktibo bat (2007koak bezalako uholdeak daudenean soilik jartzen da martxan) eta galeria aktibo bat (erreka eta galeriaren artean hain leku gutxi dago non ezinezkoa den gizaki bat bertatik sartzea). Lezea bisitarientzako atondua dago; hiru ordu laurden irauten duen bisita gidatu bat eskaintzen zaio ikuslegoari.
 
1854ean [[Napoleon III]] eta [[Eugenia de Montijo]] haren emazteari musikaldi aberats bat eskaini zitzaien Sarako Lezeetan.
 
[[2007]]an kalteak jaso zituzten [[maiatz]]ean jasandako uholdeak zirela-eta. Besteak beste, [[espeleologia]] eskolak erabiltzen zuen Leze Ttipia erabat erabilezina bilakatu zen.
 
[[Fitxategi:Grottes de Sare.jpg|thumb|left|200px|Leizeen sarrera bat.]]
 
== Antropologiari dagokionez ==
[[1941]]ean aurkitu zituen [[Jose Miguel Barandiaran]] etnografo eta arkeologo handiak.
 
Betidanik izan dira ezagutuak, [[Goi Paleolitikoa]]n iadanik udako aterpe gisa erabilia izan baita. Castilla jaunak, kobazuloen lehen zaintzaileak, bertan aurkitutako arrastoak ([[aurrehistoria]]ko lanabesak, hezurrak...) gordetzeko ohitura hartu zuen eta bera izan zen leizezuloak helburu turistiko batekin atondu zituen lehena. Jarraian, [[1941]]ean [[Jose Miguel Barandiaran]] etnografo eta arkeologo handiak egindako ikerketei esker, eta baita zenbait urte beranduago [[Arantzadi zientzia elkarteak]] eta Normand jaunaren taldeak egindakoei esker ere, hainbat aurkikuntza egin ziren, besteak beste:
 
1) Kobazuloa aterpea baino ez zela: Ez dago paretetako irudirik eta ezta [[silex]]-ik ere, beraz, kobazuloak ez zuen bizitza artistikorako edo industrialerako interesik. (Aurkitu diren silex-ko erramintak ez dira ugariak).
 
2) [[Grabeziar]] garaiko [[Homo Sapiens]]ek utzitako arrastoak aurkitu zituzten: lanabes aurreratuak eta suaren presentzia salatzen duten animali-hezur kaltzifikatuak.
 
== Geologiari dagokionez ==
 
[[Kareharri]]an osatutako [[haitzulo]] honen gainean lur [[buztin]]tsu geruza bat kokatzen da. Buztin hau iragazgaitza izanki, [[karbonatazio]] prozesua oso lokala da eta oso [[espeleotema]] gutxi ditu galerietan. Honek beste kobazuloetan [[kaltzita]]k estaliko lituzkeen formazioak ikusteko aukera ematen du: zapaiko [[lapiaz]]ak, bi galeria batzen dituen [[arroila]] etb.
 
[[Sara]]ko eta [[Zugarramurdi]]ko lezeak lotuta daudela dioen [[kondaira]] bat badago ere, 1984an egindako ikerketa topografiko batek aurkakoa azpimarratzen du.
 
== Ekologiari dagokionez ==
 
Europako ''Live'' programari esker, 3 hilabetero kontatzen eta identifikatzen dira leizeetan aterpetzen diren [[saguxaharrak]]. 13 espezie ezberdin aurkitu dira orain arte, eta gehienen egoera kinka larrian dagoenez, babestutako espezieak dira. Europa mendebaldeko saguxahar hauek intsektu-jaleak dira; gauez ateratzen dira ahoarekin zein hegalekin ehizatzera eta egunez atseden hartzen dute. Kobazuloko, erdi-kobazuloko eta kanpoko espezieak daude.
 
[[Ursus Espelaeus]] edo kobazuloetako hartzaren hezur asko topatu dira bisitariei erakusten ez zaien gela batean, baita animali hauek igurtzien bidez lisatutako paretak ere.
 
 
 
[[2007]]an kalteak jaso zituzten [[maiatz]]ean jasandako uholdeak zirela-eta.
 
== Kanpo loturak ==