Maite Idirin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
14. lerroa:
'''Maite Idirin Solatxi''' ([[Ugao]], [[Bizkaia]], [[1943]]ko [[uztailaren 12]]a - ), [[euskal abeslari]]a da. Gaur egun, euskal musika klasikoa kantatzen eta grabatzen du, eta [[Euskadi Irratia]]n musika klasikoari buruzko irratsaioa egiten.
 
'''Maite Idirin''', bereBere gitarraz lagunduta, [[1968]]an hasi zen herriz herri kantari. [[Bittor Egurrola]], [[Beti Alai]] eta ''[[Zintzoak]]'' taldearen laguntzaz, ''[[Herrikoi]]'' taldea sortu zuen. Baina [[1969]]an, eta orduko egoera politikoaren ondorioz, ihes egin behar izan zuen [[Baiona]]ra lehenengo eta [[Paris]]a gero. Bertan, Auzo latineko Candelaria kafe-antzokian kantatuz atera zuen bizimodua. Soziologia ikasi zuen [[Vincennes]]en eta [[Jokin Apalategi]]rekin egin ezkondu zen. [[Bretainia]] eta [[Okzitania]]n jo zuen bolada batean, baita [[Flandria]] eta [[Jugoslavia]]n ere.
 
[[1973]]an [[Donibane Lohizune]]ra joan zen bizitzera eta [[Baiona]]ko kontserbatorioan ikasten hasi zen. Honez gain, Baionako Zabal liburu denda ere ireki zuen. Ordurako jada, single batzuk eta lehen lan luzea (''[[Aitaren etxea]]'') kaleratu zituen.
22. lerroa:
[[1996]]an, ''[[Ahizpatasuna]]'' diskoa kaleratu zuen. Honen ostean, musika klasikoari ekin zion. Gaur egun, musika klasioa abestu eta [[Euskadi Irratia|Euskadi Irratiko]] irratsaioetan parte hartzen du, musika klasikoaren inguruan hitz eginez.
 
== BIOGRAFIABiografia ==
1967an [[Atahualpa Yupanqui]] Bilbora etorri zen kantatzera. Buenos Aires, hiriko antzokirik handiena, bete zuen Yupanquik. Haren kantu sozialak txunditu egin zuen Maite Idirin (Ugao, Bizkaia, 1943). Ordurako Bilboko San Anton orfeoian hasia zen Idirin, euskal abestiak kantatzen. Eta Atahualpa Yupanquiren kontzertu hura Idirinen ibilbidea abiarazi zuen metxa izan zen nolabait. Yupanquik bezala gitarra jotzen hasi zen, eta berandu baino lehen jendaurrean hasiko zen kantuan.
 
1967an Atahualpa Yupanqui Bilbora etorri zen kantatzera. Buenos Aires, hiriko antzokirik handiena, bete zuen Yupanquik. Haren kantu sozialak txunditu egin zuen Maite Idirin (Ugao, Bizkaia, 1943). Ordurako Bilboko San Anton orfeoian hasia zen Idirin, euskal abestiak kantatzen. Eta Atahualpa Yupanquiren kontzertu hura Idirinen ibilbidea abiarazi zuen metxa izan zen nolabait. Yupanquik bezala gitarra jotzen hasi zen, eta berandu baino lehen jendaurrean hasiko zen kantuan.
 
Jendaurreko lehen emanaldia 1968ko maiatzean eskaini zuen Idirinek, Zeberion (Bizkaia), Arkulanda auzoan. «Zeberioko hartan folkloretik hartutako kantuak kantatu nituela uste dut. "Aita San Antonio", "Cuando salí de Cuba" -euskaraz Ondarroako [[Argoitia neba-arrebek]] euskaraz kantatzen zuten eta-, eta horrelakoren bat. Dena dela, ez dakit, zuzen, zer kantatu nuen. Kantatu eta Ares izeneko bat agertu zitzaidan disko bat grabatu behar genuela esanez» (1). Eta diskoa etorri zen, [[Cinsa]] diskoetxearekin.
 
[[Atahualpa Yupanki euskaraz]] 1968an argitaratu zen, Durangoko azokarako. Argentinarraren kantuak hartu eta [[Gabriel Aresti]]ri eta [[Paulo Iztueta]]ri euskaratzeko eskatu zien Idirinek. Iztuetak "Viento, viento" eta "Caminito del indio" itzuli zizkion, eta Arestik, "Piedra y camino" eta "Un día"; eta horrez gain, "Aitaren etxea defendituko dut" eman zion Arestik. Lehen disko hura taberna batean grabatu zuten eta Xabier Villaverdek ([[Soroak]]) lagundu zion gitarrarekin. 1968ko abenduan, Eibarko sariketako bakarlarien artean garaile suertatu ziren Maite Idirin eta [[Estitxu (Estibaliz Robles-Arangiz)|Estitxu]]. Sariaren publizitateari esker Hego Euskal Herri osoan emanaldiak eskaintzen hasi zen Idirin.
 
Artean Francoren diktadura garaia zen, euskal kantagintzarentzat une zailak, zentsura zela-eta. Baina garai emankorrak ziren sorkuntzarako. Euskal kantagintza berritzen ari zen. [[Bittor Egurrola]]rekin, Beti Alai taldearekin eta Zintzoak bikotearekin Herrikoi taldea sortu zuen Idirinek. [[Ez Dok Amairu]]ren garaia zen, halaber. Eta norabide bertsuan eraman zuten euskal kantagintza, zentsuraren oztopoak gaindituz. «Gogoan dut 68an, kantaldi bat egin genuela Ondarroan. Jaialdia baino lehen hitzak zentsurara bidali behar ziren. Ondarroako hartan, kantuak bidali, eta bat edo bi utzi zidaten kantatzen. [[Benito Lertxundi]]k, eta Ondarroa bertako Argoitia neba-arrebek ere kantatu zuten. Guardia Zibila han zegoela, ez zegoela... ez genuen askorik kantatu. Ikastolaren aldeko jaialdia zenez, jendeak txaloka hartu zuen gure saioa. Ekitaldi militante izugarria izan zen hura. Han gertatutakoa ikusita, zera egiten hasi ginen, zentsurara folkloreko kantuak bidaltzen, eta jaialdian, berriz, bestelakoak kantatzen». (1)