Zementu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Nik sortu dut artikulua
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Cement plant 03.jpg|thumb|300px|Zementu-lantegia.]]
'''Zementua''' (edo, batzuetan, '''porlana''', [[Portland]] ingeles uharteko zementu mota dela-eta) [[eraikuntza]]n erabiltzen den loki edo [[aglutinatzaile]] bat da. Oro har, berez gogortzen den eta horrela material askeak lotzen dituen substantzia gisa ulertzen da. “Zementu” hitzaren jatorria [[Antzinako Erroma]]n dago: ''opus caementicium'' izena erabiltzen zuten arroka hautsiz eta loki gisa erretako [[kare]]z egindako hargin-lana izendatzeko. Erretako kareak aglutinatzaile hidrauliko modura funtziona zezan eransten zitzaizkion errauts bolkaniko eta adreilu xehetuei ''cementum'' edo ''cimentum'' deitu zitzaion.
 
Eraikuntzan erabilitako zementua '''hidraulikoa''' edo '''ez-hidraulikoa''' izan daiteke. Zementu hidraulikoek (esaterako Portland zementuak) “lehortzea” behar ez duten erreakzio kimikoak gertatzen direlako gogortzen dira. Ur azpian edo hezetasunaren mende egon arren ere gogor daitezke. Zementu lehorra urarekin nahasten denean gertatzen diren erreakzio kimiko hauek uretan disolbatzen ez diren hidratoak sortzen dituzte. Zementu ez-hidraulikoak, berriz, lehortu egin behar dira sendotasuna lortzeko.
 
Zementuaren erabilera nagusia [[kareore]]a edo [[hormigoi]]a ekoiztea da, eta horrekin, agregakin artifizialak lotuz, ingurunearen eragin normalen aurrean iraunkorrak diren eraikuntzako material gogorrak sortzea.