Dolare: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|275px|right|Antzinako dolarea [[Ezkio-Itsaso udalerriko Igartubeiti baserriaren barnean ikusgai. Gipuzkoa, Euskal Herria.]] '''Dolarea''' [[...
(Ez dago alderik)

01:28, 17 ekaina 2010ko berrikusketa

Dolarea sagardoa ekoizten zen etxe edo eraikina eta izen bereko sagar patsa estutzeko tresna ziren. Antzina dolare izena sagarrak prentsatu eta sagardoa ekoizteko tresna izendatzeko bakarrik erabiltzen zen (prentsa) baina XVI eta XVII. mendeetan zehar ia baserriak adinako dolareak eraikitzen hasi ziren, hortaz dolare-baserriak edo dolare-etxeak sortu ziren, hauek ere dolare izena hartu zutelarik. Halere XIX. mendetik aurrera dolare-etxe hauek desagertuz joan ziren.

Antzinako dolarea Ezkio-Itsaso udalerriko Igartubeiti baserriaren barnean ikusgai. Gipuzkoa, Euskal Herria.

Erabilera

Dolareak luzera jakin bat zuen zeharkako habe lodi bat zuten. Habe hau, dolare haga, alegia, baserria eusten zuten dolare habeen gainean zegoen: bi dolare habe (edo pilare) erdialdean eta beste bi izkin batean. Dolare haga honen beste muturrean 8 metroko ardatza -zurezko torlojua- zegoen; beheko solairuraino iristen zen eta harritzar baten gainean kokatuta zegoen. Normalean sukalde nagusiko edo atalondoko lurzoruan finkatuta egon ohi zen. Torloju hau bigarren solairuraino heltzen zen. Behealdetik eskuz eragiten zitzaion torlojoari, biraderaren bidez bere ardatzean biratuz. Torlojuari birak emanez, beraz, dolare haga mugiarazten zuten, jaitsi edo igo, momentuko beharraren arabera. Zeharkako dolare haga honek egurrezko egiturarengan presioa egiten zuen, eta aldi berean honek patsarengan. Habe handi honek jaisterakoan, bere pisuaz sagarra estutu egiten zuen. Altxagarriak ipintzen zizkioten goian dolare hagari eusteko. Gero, dolare haga hori bere pisuarengatik jaisten zen, patsarengan presioa eginez. Pixkanaka altxagarriak kenduz zihoazen. Hortik ateratako muztioa dolare askaren zulo batetik beheko solairuko upategiko ontzi batera jaisten zen, tinara, alegia. Upategia baserriaren albo batean egon ohi zen, erabilera horretarako prestatutako sotoan, hain zuzen.

Ikus gainera

Kanpo loturak