Ingeles lorategi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
17. lerroa:
Lorategi ingelesa horrelako ikuspegiak eskaintzen dituzten behatokien arabera antolatuta dagoenez, lorategi-estilo honen diseinatzaileek, lurzoruaren ezaugarriak "zuzendu", "egokitu" edo "txukundu" egin beharrean, ezaugarri horiei etekina ateratzen diete. Horrela, erliebe handiko puntuak behatoki bihurtzen dituzte, eta hondoraturiko tokiak, [[kobazulo]].
 
Lorategi ingelesean, helburua da ibiltaria askatasunez mugitzea alde batera eta bestera, "eguraste poetiko" batean; horregatik, ez dago lerro zuzeneko etorbiderik, ibiltariaren nondiko nondik-norakoa gidatzen duenik; aitzitik, bideak bihurgunetsuak dira, eta sorpresari eta toki ezberdinen deskubrimenduari ere garrantzia eta zeresana ematen zaio.
 
Lorategi-estilo honek ibiltariari toki itxi bat ez, baizik eta paisaia ireki bat eskaini nahi dio. Paisaia lantzen da. Natura imitatzen da.