«Ingeles lorategi»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
Lorategi ingelesaren antolaera irregularra, lorategi frantsesaren erregulartasunari, forma artifizialei eta simetriei hain kontrajarria, askatasunaren aldeko aldarrikapen gisa ere ulertzen da, [[Frantziako Iraultza|Frantziako Iraultzaren]] bidetik, [[monarkia absolutu|monarkia absolutuarengandiko]] askapen gisa.
 
Bestalde, [[Industria Iraultza|industrializazioari]] ekiten ari zitzaion garai hartan, lantegietako zurruntasunen aurkako erreakzio gisa ere hartu ohi da forma irregularrak nagusi dituen lorategi-estilo hau.
 
Lorategi ingelesean garrantzi handikoa da ''"pintoresko"'' kontzeptua. Izenak berak aditzera ematen duenez, kontzeptu hau lotuta dago pinturarekin; alegia, margolanekin. Izan ere, lorategi ingelesak zeharkatzen dituzten bidexka bihurgunetsu eta kiribilduak antolatu ohi dira halako moduan non ibiltariari aukera ematen baitiote elementu natural deigarri bat (eta, beraz, margolari bati bere koadroan irudikatzeko modukoa irudituko litzaiokeena) ondo ikusteko: zuhaitz arraro bat, edo kolore bereziko hostoak dituena, urmael bat, belaze bat, erreka bat, amildegi bat, eta abar. Bideak antolatuta daude ibiltariari elementu horien ikuspegirik gozagarriena eskaintzeko moduan. Eta ikuspegi hori lantzen da margolan bateko arau berberei jarraituz: bolumenak orekatzea bilatuz, koloreen eta landareen barietatea eta bat etortzea...
815

edits