«Ingeles lorategi»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
 
==Ezaugarriak==
Lorategi ingelesak natura idealizatu bat eraikitzen du, maiz [[Claude Lorraine]] eta [[Nicolas Poussin]] pintoreen paisaietan inspiratua. Lorategi-estilo honetan aurkitu ohi diren elementuak dira [[laku]] bat, gorabehera leunak egiten dituzten malda apaleko belardi zabalak, tenplu klasikoen itxurako eraikuntzak, zubitxoak eta bestelako elementu arkitektonikoak, landa-paisaia idiliko bat eskaintzeko asmoz diseinatuak.
 
XVIII. mendera arte, Ingalaterra lorategi-estilo frantsesaren eraginpean egon zen. Estilo hori izugarri formala, egituratua, simetrikoa eta geometrikoa zen, eta natura domestikatu bat eskaintzea zuen helburu. Estilo horrekiko erreakzio modura, bestelako estetika bat nagusitu zen, lehentasuna ematen ziona naturaren berraurkikunde bati, bere alderdi basati eta poetikoari erreparatuta. Helburua jadanik ez zen natura kontrolatzea, baizik eta naturaz gozatzea.
815

edits