ez dago edizio laburpenik
t (Ingeles lorategi izenburuaren ordez, Lorategi ingeles ezarri da, birzuzenketaren gainetik) |
No edit summary |
||
[[Irudi:Prior Park Bath Palladian Bridge.jpg|thumb|right|300px|Prior Park, [[Bath]].]]
[[Irudi:Blenheim PalaceDE.jpg|thumb|right|300px|[[Blenheim jauregia]].]]
[[Irudi:Claude Lorrain Apollo Muses.jpg|thumb|right|300px|[[Claude Lorrain]]-en margolanak inspirazio-iturri izan ziren lorategi ingelesak diseinatzeko.]]
'''Lorategi ingelesa''' da [[XVIII. mendea]]ren hasieran [[Ingalaterra|Ingalaterran]] sorturiko lorategi-estilo bat, geroago [[Europa]] osoan lorategi-estilo nagusi gisa hedatu zena, [[lorategi frantsesa|lorategi frantsesari]] gaina hartuz.
XVIII. mendera arte, Ingalaterra lorategi-estilo frantsesaren eraginpean egon zen. Estilo hori izugarri formala, egituratua, simetrikoa eta geometrikoa zen, eta natura domestikatu bat eskaintzea zuen helburu. Estilo horrekiko erreakzio modura, bestelako estetika bat nagusitu zen, lehentasuna ematen ziona naturaren berraurkikunde bati, bere alderdi basati eta poetikoari erreparatuta. Helburua jadanik ez zen natura kontrolatzea, baizik eta naturaz gozatzea.
Lorategi ingelesaren antolaera irregularra, lorategi frantsesaren erregulartasunari, forma artifizialei eta simetriei hain kontrajarria, askatasunaren aldeko aldarrikapen gisa ere ulertzen da, [[Frantziako Iraultza|Frantziako Iraultzaren]] bidetik, [[monarkia absolutua|monarkia absolutuarengandiko]] askapen gisa.
Bestalde, industrializazioari ekiten ari zitzaion garai hartan, lantegietako zurruntasunen aurkako erreakzio gisa ere hartu ohi da forma irregularrak nagusi dituen lorategi-estilo hau.
Lorategi ingelesean garrantzi handikoa da ''"pintoresko"'' kontzeptua. Izenak berak aditzera ematen duenez, kontzeptu hau lotuta dago pinturarekin; alegia, margolanekin. Izan ere, lorategi ingelesak zeharkatzen dituzten bidexka bihurgunetsu eta kiribilduak antolatu ohi dira halako moduan non ibiltariari aukera ematen baitiote elementu natural deigarri bat (eta, beraz, margolari bati bere koadroan irudikatzeko modukoa irudituko litzaiokeena) ondo ikusteko: zuhaitz arraro bat, edo kolore bereziko hostoak dituena, urmael bat, belaze bat, erreka bat, amildegi bat, eta abar. Bideak antolatuta daude ibiltariari elementu horien ikuspegirik gozagarriena eskaintzeko moduan. Eta ikuspegi hori lantzen da margolan bateko arau berberei jarraituz: bolumenak orekatzea bilatuz, koloreen eta landareen barietatea eta bat etortzea...
Lorategi ingelesa horrelako ikuspegiak eskaintzen dituzten behatokien arabera antolatuta dagoenez, lorategi-estilo honen diseinatzaileek, lurzoruaren ezaugarriak "zuzendu", "egokitu" edo "txukundu" egin beharrean, ezaugarri horiei etekina ateratzen diete. Horrela, erliebe handiko puntuak behatoki bihurtzen dituzte, eta hondoraturiko tokiak, kobazulo.
Lorategi ingelesean, helburua da ibiltaria askatasunez mugitzea alde batera eta bestera, "eguraste poetiko" batean; horregatik, ez dago lerro zuzeneko etorbiderik, ibiltariaren nondiko norakoa gidatzen duenik; aitzitik, bideak bihurgunetsuak dira, eta sorpresari eta toki ezberdinen deskubrimenduari ere garrantzia eta zeresana ematen zaio.
Lorategi-estilo honek ibiltariari toki itxi bat ez, baizik eta paisaia ireki bat eskaini nahi dio. Paisaia lantzen da. Natura imitatzen da.
Urtaroaren eta eguneko unearen arabera, lorategi ingelesak sentsazio eta ikuspegi ezberdinak eskaintzen ditu. Elementuen metamorfosiaren ondorioz, etengabe berritzen ari den tokia da lorategia.
==Bilakaera historikoa==
Aitzindariak Sir [[John Vanbrugh]] (1664-1726) eta [[Nicholas Hawksmoor]] (1661?-1736) izan ziren. Parke handiak sortu zituzten [[Castle Howard]] jauregian, [[Blenheim jauregia|Blenheim jauregian]] eta [[Claremont House]] jauregian.
Parke horien osagaiak ziren zelai zabalak, basoak eta zenbait arkitektura-elementu, hala nola Hawksmoor-ek Castle Howard-en diseinaturiko mausoleo klasikoa. Konposizioaren erdian etxea kokatzen zen; horren atzean, lorategi formalak eta simetrikoak, [[lorategi frantsesa|lorategi frantsesaren]] estiloari jarraitzen ziotenak, beren tamaina eta itzeltasunarekin bisitaria hunkitzeko asmoz diseinatuak, [[Versaillesko jauregia|Versaillesko jauregiko]] lorategien ildotik.
Baina "lorategi ingeles" gisa ezagun egin zen estilo berriaren sortzaileak [[William Kent]] (1685?-1748) eta [[Charles Bridgeman]] (1690-1738) paisaia-diseinatzaileak izan ziren.
{{zirriborroa}}
|