Estratosfera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Atmo camadas.svg|thumb|320px|Eguratsaren geruzak]]
'''Estratosfera''' [[troposfera]]ren gainean dagoen [[Lurraren atmosfera|atmosferaren]] geruza da, gainazaletik 10 eta 50 kilometro artera kokatuta dagoena. Bizidunontzat hil ala bizikoa den [[ozonoa|ozono-geruza]] dago bertan, 40-50 km arteko garaieran. [[Eguzkia]]ren erradiazio ultramoreak direla eta, oxigeno atomoak berrordenatu egiten dira estratosferan, eta ozono deituriko hiru [[oxigeno]] atomozko molekulak eratu. Fenomeno hau ekuatore gainean da garrantzitsuena (latitude horretan irradiazioa altuagoa baita), eta bertan sortutako molekulek, gerora planeta osora hedatuko den geruza eratzen dute. Ozono geruza horrek irensten du Eguzkiak igorritako izpi ultramore arriskutsuen ehuneko handiena.
 
Ozono geruzaren ondorioz, tenperatura igoera bat sortzen da estratosferan. [[Tropopausa]] amaitu eta bereala, [[troposfera]]n hoztuz zihoan tenperatura konstante mantentzen da eta, lehen esan bezala, momentu baten buruan berotzen hasiko da [[estratopausa]]ra iritsi harte. Bertan, berriz ere, tenperatura konstante geldituko da.
 
Tropopausaren eta estratopausaren artean dagoen tenperatura aldaketa honen ondorioz, beheko geruzan dauden aire-masak ezin dute bertikalki mugitu, eta ez dira estratopausara pasatzen.
 
== Ikus, gainera ==