Euzko Enda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
Gerra Zibilaren garaian argitaratutako aldizkaria. Nahiz eta Lapurdin atera edukiak zein kolaboratzaileak Hegoaldekoak ziren; aldizkarian, beraz, ez ziren mugaren bi aldetako euskaldunak bildu eta hori, neurri handi batean, Iparraldean abertzaleen kontra zabaldu zen propaganda bortitzaren ondorioa izan zen. Euzko Enda, Comité Basque de Secours aux Refugiés elkarteak bultzatuta, 1939ko urtarrilan kaleratu zen lehenengo aldiz. Erredakzio batzordea Angeluko Endara etxean zegoen eta Sud-Ouest aldizkariaren inprimategian egiten zen. Ekimena bi urte iraun zuen; garai horretan hamabost zenbaki agertu ziren. Aldizkaria hiru hizkuntzetako testuak biltzen zituen baina gehienak gaztelaniaz. Nahiko aldizkari apala zen: hamasei orri oso marrazki gutxikin. Lortzen zuten dirua Bureau de Recensement de la Race elkartearen eskuetan gelditzen zen.
 
Orokorrean EAJri lotuta zegoen. Kolaboratzaileen artean izen hauek aipa ditzakegu: [[Jose Miguel Barandiaran]] etnografoa, Euskaltzaindiaren akademikoa eta onomastikaz aditua [[Juan Gorostiaga]], Jose Javier Leguía, historiagilea eta aldizkariaren zuzendaria, [[Adolfo Larrañaga]] Espainiako literaturaren aditua, [[Juan Egileor]], [[IñazioInazio Eizmendi]] "Basarri" bertsolaria...
 
BIBLIOGRAFIA: