Dolina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
No edit summary
3. lerroa:
 
== Morfologia ==
Oro har, dolinak ez dira [[kareharri]]zkoak bakarrik diren lurraldeetan, [[tupa]]k osaturikoetan baizik, kareharri eta buztinez osaturiko harkaitzak, osagai bakoitza kopuru ezberdinean. Prozesua, erlatiboki sinplea da. Atmosferako [[karbono anhidrido]]a euri urarekin konbinatzen da azido karbonikoa eratzeko. Honek, tupen kaltzio karbonatoa erasotzen du eta kaltzio bikarbonato bihurtzen du. Honela, buztina aske geratzen da. Hau, erliebearen beheko aldean metatzen da lur gorriko [[kubeta]]k eratuz, ''dolina'' izena hartzen dutenak, baita ''[[uvala]]'' edo ''[[polje]]'' izeneko haran karstikoak. Lur gorria, deskaltzifikaziozko buztina da, eta, nekazaritzari dagokionez, oso emankorra da.
 
Hasieran, dolina guztiak xurgatzaileak dira (ura galtzen dute [[infiltrazio (geologia)|infiltrazio]] bidez). Ondoren, [[errekasto]]ek buztina garraiatzen duten tokian, hau, dolinaren hondoan metatzen da, iragazgaitz egin eta urmael bihurtuz, eurien ondoren beteko den urmaela, eta poliki-poliki lehortuko da uren lurruntzeagatik. Dolina, eraketa karstiko bat da, harkaitzaren disolbaketa edo kobazulo baten sabaiaren erorketagatik eratutakoa. Tamaina ezberdinetako sakonune borobilak eratzen ditu. Oro har, [[putzu]] zabal bat bezala aurkezten da, gutxi gora-behera, laua den hondo batekin. Urak azpian hartzen baditu, aintzirak eratu daitezke.