Euskal abeslari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Gehitutako kategoria: Ahozko euskal literatura, HotCat erabiliz
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Lourdes Iriondo.jpg|thumb|150px|Lourdes Iriondo]]
'''Euskal abeslaria''' edo '''euskal kantaria''' [[euskara]]z kantatzen duen abeslaria da.
 
== Historia ==
[[Fitxategi:bilintx.png|thumb|right|200px|''[[Bilintx]]'' bertsolaria]]
Ezaguna dugun historia guztian euskal abeslari izan diren [[bertsolari]]ez beste, aspaldiko euskal abeslarien artean, [[Jose Maria Iparragirre]] dugu ospetsuena. Musikaren ikuspegitik abeslari gisa balio
handirik ez zuen arren, sentimenduen aldetik eragin itzela izan du euskal kulturan. Honela dio [[Natxo de Felipe]]k:
9. lerroa:
 
=== 1960ko eta 1970eko hamarkadak: Euskal Kantagintza Berria ===
[[Fitxategi:Lourdes Iriondo.jpg|thumb|150px|[[Lourdes Iriondo]]]]
[[Espainiako Gerra Zibila]]ren atzetik etorritako gerraondo luzean ezkutuan ibili ondoren, [[1960ko hamarkada]]n euskal abeslariak berriz loratzen hasi ziren [[Euskal Kantagintza Berria]]rekin. Klandestinitatean eta diskoak isilpeka banatuz hasitako mugimendu hark eredutzat hartu zituen [[Europa]]ko eta [[Amerika|Ameriketako]] hainbat [[egile abeslari]] ([[George Brassens]], [[Bob Dylan]], [[Joan Baez]], [[Violeta Parra]], [[Atahualpa Yupanqui]], [[Victor Jara]]...). Haiek bezala, gizarte protesta egiten zuten, baina, gainera, Euskal Herriaren eta euskal kulturaren galeraren aurkako erreakzioa zenez gero, helburu nagusitzat zuten kultura berreskuratzea. Hala, euskal kantu zaharrak ahanzturatik ateratzea izan zen Euskal Kantagintza Berrian ibili zirenek egindako lan garrantzitsuenetako bat.