Sause: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
41. lerroa:
 
Hala ere, [[1452]]an gertatu zen Sauseko historiako gertakari aipatuena, urte hartako [[martxoaren 10]]ean Sausen jaio baitzen [[Fernando II.a Aragoikoa]], goitizenez Errege Katolikoa. Horregatik, gerora, herriari izena aldatu zioten gaztelaniaz eta aragoieraz (ordu arte ''Sos'' zen, soilik). Fernandoren ama [[Joana Enrikez]] Sausen egotearen arrazoia, [[Nafarroako Gerra Zibila]] izan zen.
 
== Ekonomia ==
Sauseko ekonomiaren oinarria nekazaritza izan da aspaldiko mendeetan. Industriarik apenas duen, eta merkataritza askorik ere ez. [[XX. mendea]]ren azkenaldetik aurrera, garrantzi handia hartu du turismoak, [[Erdi Aro]]ko kaleak eta eraikinak gorde dituen alde zaharraren xarmari eta lasaitasunari esker. [[Turismo paradore]]a eta bestelako hainbat ostatu ditu.
 
== Interesguneak ==