Ireki menu nagusia

Aldaketak

160 bytes added ,  Duela 9 urte
 
== Historia ==
Sausek [[Errekonkista]] garaian hartu zuen garrantzia, mugako herri gisa, kokaleku estrategikoa baitzuen. Horregatik, [[X. mende]]koak dira lehenengo aipamenak. Hartara, [[908]]. urtean [[Antso I.a Gartzes]]ek —Iruñeko lehenengo erregeak— Sause birpopulatu zuen, eta herria sortu, [[907]]. urtean<ref>Juan Briz Martínez: ''Historia de la fundación y antigüedades de San Juan de la Peña'', Zaragoza, 1620.</ref> edo [[908]]. urtean.<ref>Pascual Madoz (1846-1850): ''Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar'', Establecimiento tipográfico de P. Madoz y L. Sagasti.</ref> Izan ere, Errekonkistako gatazka armatu sarriek ingurua jendez hustua baitzutenzuten. [[Antso Gartzia I.a]]k, [[970]]. urtearen inguruan, gaztelua eraikiarazi zuen Feliciana haitzean, [[musulman]]en erasoetatik babesteko asmoz.
 
[[1044]]an, Sausek Nafarroako herria izateari utzi zion, [[Ramiro I.a Aragoikoa]]k bereganatu eta Aragoiko erresuman sartu baitzuen. Baina handik lasterrera, [[1076]]an, [[Antso V.a Nafarroakoa]]rekin Nafarroako eta Aragoiko erresumak batu ziren, eta Sausek mugako herria izateari utzi zion.