Euskal abeslari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
5. lerroa:
Aspaldiko euskal abeslarien artean, [[Jose Maria Iparragirre]] dugu ospetsuena.
 
=== 1960ko eta 1970eko hamarkadak: Euskal Kantagintza Berria ===
[[Espainiako Gerra Zibila]]ren atzetik etorritako gerraondo luzean ezkutuan ibili ondoren, [[1960ko hamarkada]]n euskal abeslariak berriz loratzen hasi ziren [[Euskal Kantagintza Berria]]rekin. Klandestinitatean eta diskoak isilpeka banatuz hasitako mugimendu hark eredutzat hartu zituen [[Europa]]ko eta [[Amerika|Ameriketako]] hainbat [[egile abeslari]] ([[George Brassens]], [[Bob Dylan]], [[Joan Baez]], [[Violeta Parra]], [[Atahualpa Yupanqui]], [[Victor Jara]]...). Haiek bezala, gizarte protesta egiten zuten, baina, gainera, Euskal Herriaren eta euskal kulturaren galeraren aurkako erreakzioa zenez gero, helburu nagusitzat zuten kultura berreskuratzea. Hala, euskal kantu zaharrak ahanzturatik ateratzea izan zen Euskal Kantagintza Berrian ibili zirenek egindako lan garrantzitsuenetako bat.
 
12. lerroa:
[[1980ko hamarkada]]raino iraun zuen mugimendu horretan, bada, euskara oso garrantzitsua zen, horregatik ziren euskal abeslari.
 
=== 1970eko eta 1980ko hamarkada: euskal rocka eta euskal folk berria ===
[[Fitxategi:Kortatu 1.jpg|Thumb|right|300px|Fermin Muguruza euskal abeslaria, Kortatu taldearekin, Egiako gaztetxean]]
[[Euskal]] kulturan, lehendabizi, [[rock progresiboa]] sartuko zen: [[Errobi (taldea)|Errobi]], [[Itoiz]], [[Izukaitz]]. Musika estilo horretan euskal abeslari aritu ziren [[Anje Duhalde]] (Errobi), [[Niko Etxart]], [[Odile Kruzeta]] (Izukaitz), [[Fran Lasuen]] (Izukaitz), [[Juan Carlos Perez]] (Itoiz).
20. lerroa:
1970eko hamarkadan bestelako [[folk]]a ere etorri zen euskal musikara, euskal folk berria, [[Haizea taldea|Haizea]]rekin adibidez. Talde horretan euskal abeslari aritu ziren [[Txomin Artola]] eta [[Amaia Zubiria]]; gerora talde horretatik at jarraituko zuten biek, elkarrekin hasieran.
 
=== Geroztikoak ===
[[1980ko hamarkada]]ren hasieratik aurrera, pixkanaka, euskarak inoiz bereganatuak ez zituen esparruak bereganatzeari ekin zion: hezkuntza publikoa (baita unibertsitatea ere), Administrazio publikoa, telebista... Euskara hain zokoratua ez zegoenez militantziaren premia lehen bezain gorria ez zelako-edo, kantari euskaldun asko, euskara hutsean kantatzeari utzita, bai euskal bai erdal abeslari izaten dira: ([[Ines Osinaga]], Muguruza anaiak, [[Anari]]...). Baina badira huts-hutsik euskal abeslari izateari eusten diotenak ere, zaharrak (Txomin Artola, Benito Lertxundi, Niko Etxart...) nahiz berriak ([[Mikel Urdangarin]], adibidez). Euskaraz inoiz baino musika estilo gehiagotan entzuteko aukera dugu gaur egun.