Luis Villasante: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Luis Villasante''' ([[Gernika]], [[Bizkaia]], [[1920]]ko [[martxoaren 22]] - [[Oñati]], [[Gipuzkoa]], [[2000]]ko [[abenduaren 2]]a) frantziskotarra, [[euskal hizkuntzalari]]a eta [[Euskaltzaindia|euskaltzaina]] izan zen.
 
[[1937]]an, jaioterriak pairatutako bonbardaketen lekuko izan zen. [[1945]]ean apaiztu zen [[frantziskotar]]. [[Axular]]ren ''Gero'' liburu ezaguna sakonki ikertu eta gaztelaniazkotu zuen, eta [[1976]]an edizio kritikoa argitaratu zuen. Eta Villasantek [[euskalari]] gisa egindako lanen artean, aipatzekoak dira, orobat, Luis Eleizalde bildumakoak, euskal morfologia eta sintaxiari buruzkoak ([[1970]]-[[1988]]). Bildumako bederatzi liburu horietatik lehenengo zortzietan, Villasantek euskal morfologia eta sintaxia aztertu zituen, euskara idatzia bateratzeko ildoak ezartzeko asmoz. Bederatzigarren eta azken liburuan (''Euskararen auziaz'', 1988), berriz, bere iritzia azaltzen du, euskarak zer arazo dituen eta zer irtenbide izan daitezkeen.
 
[[1950]]ean euskaltzain oso egin zuten, eta erakundearen bosgarren presidentea izan zen [[1970]]etik [[1988]] arte. Agintaldi hartan, euskara batua sortzeko prozesua zuzendu zuen, sotiltasun handiz zuzendu ere.