Aldaketen legea. Plagioen liburua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Aldaketen legea. Plagioen liburua''' (1991) [[Jorge Oteiza]]k gazteleraz idatziriko liburuaarteari buruzko saiakera, Pamiela argitaletxeak argitaratua. Bertan argi ikusten da Oteiza eta [[Eduardo Chillida]]k izan zuten etsaitasun gogorra. Etsaitasuna 1957an hasi zen, Oteizak Sao Pauloko Biurtekoan lehen saria lortu zuen eta Chillidak bere lanen kopiekin irabazi izana leporatu zion. 40 urte beranduago, liburu hau argitaratu eta 6 urtetara, 1997an biak elkartu ziren [[Chillida-Leku]]n eta areriotasuna amaitutzat jo zuten.
 
==Laburpena==
 
Liburua bi zati eta eranskinak osatzen dute:
 
=== 1 Gizatxarra zuzendariorde Reina Sofía Arte Zentroan ===
Zati honen azpititulua oso esanguratsua da: "nola Kultura Ministerioak Kosme Barañano (ipurdian ostikada batez) [[Eduardo Chillida]]ri itzuli dion".
 
15 ⟶ 17 lerroa:
Lehenengo zatiaren amaieran; Barañanok Oteiza David Smith, Barbara Hepwort, Moore eta Jakobsenekin erlazionatu zuenez; Oteizak bere lana aipatutako artisten lanarekin alderatzen du. Artista gehienekin antzekotasun eza eta bere lanak lehenago eginak ez ezik hobeak direla aipatzen du. Mooreren lan egiteko modua bolumen handien fisioa (zatiketa) dela dio, berea berriz unitate arinen fusio (elkarketa) bidezkoa.
 
===2 Besteren lanetan oinarritzeko erak===
 
Zati hau beste hiru puntutan banatzen du:
25 ⟶ 27 lerroa:
*3 plagio moduan: Zati honetan Charles Ginneverrek, [[Agustin Ibarrola]]k eta Chillidak bere lanetan oinarritutako eskultura batzuk egin zituztela eta ez zutela onartu Oteizarekiko lotura dio. Gogorren Chillidari buruz idazten du, Euskal eskolaren eragina ez onartzea iruditzen zaio okerrena. Plagioak salatzeko beste artisten lanen argazkiak bere lanenekin alderatzen ditu, bereak beti lehenago eginak dira eta, bere ustetan, hobeak.
 
===Eranskina===
 
*Nire lana Reina Sofian: Bertan Madrilgo museoan dituen eskulturen zerrenda, argazkiekin, aurkezten du.