Aldaketen legea. Plagioen liburua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa:
Zati hau beste hiru puntutan banatzen du:
 
'''*1 Aldaera moduan''': Modeloa itzuli, interpretatu egiten da askatasunez.
 
'''*2 jarraipen manierista moduan''': Ondorengo euskal artistek bere lanean oinarrituz, Oteizarenkiko lotura adieraziz, merkatuarentzako produktuak sortu dituela kritikatzen du.
 
'''*3 plagio moduan''': Zati honetan Charles Ginneverrek, [[Agustin Ibarrola]]k eta Chillidak bere lanetan oinarritutako eskultura batzuk egin zituztela eta ez zutela onartu Oteizarekiko lotura dio. Gogorren Chillidari buruz idazten du, Euskal eskolaren eragina ez onartzea iruditzen zaio okerrena. Plagioak salatzeko beste artisten lanen argazkiak bere lanenekin alderatzen ditu, bereak beti lehenago eginak dira eta, bere ustetan, hobeak.
 
==Eranskina==
 
'''*Nire lana Reina Sofian''': Bertan Madrilgo museoan dituen eskulturen zerrenda, argazkiekin, aurkezten du.
 
'''*Nire lau orri hutsak''': Lehenik [[Deia]] egunkaria kritikatzen du 1990ko [[Inuzente eguna]]z baliatuz maltzurtasunez txantxa bat argitaratu izanagatik. Deiaren artikulu batek Oteizak [[Rafael Moneo]] [[Kursaal]]a berari plagiatu izanaz salatu zuela zioen. Azkenik [[BBV]] fundazioa liburuen mafian parte hartzeaz salatzen du, bere liburuetan Oteizari garrantzia kendu eta Chillidari merezi duena baino garrantzi gehiago ematen diotela adieraziz.
 
[[Kategoria:Jorge Oteiza]] [[Kategoria:1991ko liburuak]]