Ireki menu nagusia

Aldaketak

211 bytes added ,  Duela 9 urte
 
== Historia ==
Sausek [[Errekonkista]] garaian hartu zuen garrantzia, mugako herri gisa, kokaleku estrategikoa baitzuen. Horregatik, [[X. mende]]koak dira lehenengo aipamenak. Hartara, [[908]]. urtean [[Antso II.a Nafarroakoa]]k Sause birpopulatu zuen, eta herria sortu, gatazka armatu sarriek ingurua jendez hustua baitzuten. [[Antso Gartzia I.a]]k, [[970]]. urtearen inguruan, gaztelua eraikiarazi zuen Feliciana haitzean, [[musulman]]en erasoetatik babesteko asmoz.
 
[[1044]]an, Sausek Nafarroako herria izateari utzi zion, [[Ramiro I.a Aragoikoa]]k bereganatu eta Aragoiko erresuman sartu baitzuen. Baina handik lasterrera, [[1076]]an, [[Antso V.a Nafarroakoa]]rekin Nafarroako eta Aragoiko erresumak batu ziren, eta Sausek mugako herria izateari utzi zion.
 
[[Alfontso I.a Nafarroakoa]] hiltzean, [[1134]]. urtean, berriz banandu ziren Nafarroako eta Aragoiko erresumak, eta [[Ramiro II.a Aragoikoa]]k berriz eraikiarazi zuen Sauseko gaztelua [[1137]]an; Aragoik huraxe izan zuen defentsarako gunerik garrantzitsuena, NafarroarekikoNafarroarekin hurrengo urteetan mugaizandako zaintzekogerretan.
 
Hala ere, [[1452]]an gertatu zen Sauseko historiako gertakari aipatuena, urte hartako [[martxoaren 10]]ean Sausen jaio baitzen [[Fernando II.a Aragoikoa]], goitizenez Errege Katolikoa. Horregatik, gerora, herriari izena aldatu zioten gaztelaniaz eta aragoieraz (ordu arte ''Sos'' zen, soilik). Fernandoren ama [[Joana Enrikez]] Sausen egotearen arrazoia, [[Nafarroako Gerra Zibila]] izan zen.
 
== Interesguneak ==