Aharrausi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ga:Méanfach
9. lerroa:
Denok dakigunez, aharrausi egiteko [[baraila]] eta mihia beherantz eraman behar ditugu, eta faringea irekiko dugu, horretarako aurpegiko muskulu ugari erabiliko ditugu. Normalean, begiak erdi ixten ditugu eta burua atzera botatzen dugu. Ezin dugu hasperekin nahasi behar, hauek oxigeno gehiago hartzeko balio dutelako eta egindako mugimenduak leunagoak direlako. Esaterako, barailarekin egindako mugimendua ez da hain nabarmena.
 
=== Zergatik aharrausi egiten dugudugua harrausi? ===
Hainbat teoriateoriak aldarrikatu direnez kontu hau azaltzekodutenez, hauek banan-banan adieraziko ditugu. Iragaite biologikoa deitutako teoriaren arabera, aharrausiak aktibitate batetik beste batera pasatzerakoan gertatzen dira. Adibide dezente daude hau azalduko dutenak, hala nola, hegazkin batean belarria presio atmosferikoari egokitu dadin aharrausi egiten dugu; gidatzen dugunean askotan ahoa zabaltzen dugu arreta berreskuratzeko; kirolariek lasterketa hasi baino lehen; politikariek hitzaldien aurretik; ohetik altxatzean; logura dugunean etab. Gainera, eboluzioan oinarritzen omen da. Izan ere, keinua unibertsala da eta esanahi berekoa mundu osoan, hau da, erreflexua bateratu dugu. Ondorioz, gure alerta-egoera ezagutzera ematen dugu eta aldi berean komunikazioa suspertzen dugu.
 
Bigarren teoriaren arabera, aharrausiek burmuina hozteko balio dute. Albany unibertsitateko ikertzaileek frogatu dutenez, burmuinak hartzen ditugun kaloria guztien herena kontsumitzen du eta aire hezearen bidez hozten da. Unibertsitate horretan egindako esperimentuetan ikasleek jendea aharrausika zebilen bideokaseteak ikusi behar zituzten. Bitartean ikasleriaren erdiak ahotik arnastuko zuen eta beste erdiak sudurretik. Horrela frogatu dute ahotik arnastean aharrausika hasteko probabilitate gehiago daudela sudurretik arnastean baino. Beste saiakuntza batean, lehen aipatutako bideokaseteak ikusi behar zituzten, baina oraingo honetan ikasleen erdiak izotz-poltsa zuten bekokian; beste erdiak, aldiz, ur beroko poltsa. Lehengo erdiak ez zuen aharrausi egin, bigarrenak bai ostera.