Frantziako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
34. lerroa:
[[Luis VI.a Frantziakoa|Louis VI.aren]] agintaldian hasi zen berriro sendotzen erregearen boterea. [[Luis VII.a Frantziakoa|Louis VII.ak]], [[Akitaniako Leonor]]rekin ezkontzean, lotura berriak sortu zituen hegoaldearekin. Haren semeak, [[Filipe II.a Frantziakoa|Philippe II.ak]], [[Ingalaterra]]ko erregearen [[Angevinar Inperioa]]ri eraso zion eta, [[Bouvinesko gudua]]n garaile aterata, Frantziako erregeen mendean zenbait lurralde jarri zituen: [[Normandia]], [[Maine]], [[Anjou]] eta [[Touraine]]. Estatua zentralizatzen hasi zen, hiritarren eta noblezia txikiaren laguntzarekin, noblezia handiaren kalterako. [[Luis IX.a Frantziakoa|Louis IX.ak]] (San Luis) amaiera eman zion Ingalaterrarekiko gatazkari (Parisko hitzarmena, [[1259]]) eta nazioarteko gatazken epaile bilakatu zen Frantziako monarka.
 
[[Filipe III.a Frantziakoa|Philippe III.aren]] eta [[Filipe I.a Nafarroakoa|Filipe Ederraren]] erresumek areago sendotu zuten Frantziako monarkia. Filipe Ederraren agintaldian estatua garatu zen [[erromatar zuzenbidea]] oinarri hartuta. Erregeak, erresumaren batasuna haren irudiaren inguruan irudikatu nahian, lehen aldiz deitu zituen [[Frantziako Estatu Nagusiak|Estatu Nagusiak]] ([[1302]]). Haren menpeko lurrak handitu zituen [[Nafarroa]]ko tronua ere ezkontzaren bidez bereganatuta, eta lortu zuen Klemente V.a aita santu frantziarra [[Erroma]] utzi eta [[Avignon]]era joan zedin. Filipe Ederraren seme guztiak ondorengorik gabe hil ziren, eta, [[Kapetar leinua]] agortu zen ([[1328]]).
 
===Valois leinua===
Kapetar leinua agortuta, [[Filipe VI.a Frantziakoa|Philippe de Valois]] bihurtu zen errege. Hala ere, [[Ingalaterra]]ko erregeak ere Frantziako koroa aldarrikatu zuen berarentzat, eta, aldarrikapen horietatik piztu zen Ehun Urteko Gerra, Frantziako lurzoruaren gainean borrokatu zena. [[1346]]an Ingalaterrak egundoko garaipena lortu zuen [[Crécyko gudua]]n, eta [[1356]]an Frantziako erregea preso hartu zuten. [[Karlos V.a Frantziakoa|Charles V.ak]] horri ez ezik, barneko zatiketari eta jende xehearen matxinadari (''Jacquerie'') ere aurre egin behar izan zien. Eta Charles V.ak arrakasta izan arren, hurrengo urteetan ingelesak nagusitu ziren berriro. [[Agincourteko gudua]]n ([[1415]]) Ingalaterrako garaipena erabatekoa izan zen, eta [[Henrike V.a Ingalaterrakoa|Ingalaterrako Henry V.a]]k Frantziako errege izendatu zuen bere burua. Edonola ere, errege ingelesaren heriotzarekin Frantziako susperraldia etorri zen, eta, [[1453]]arako, ingelesak bota zituzten Frantziako lurzorutik.
 
Erregearen aginte zuzenaren menpeko lurrak handitu ziren hurrengo urteetan. [[Bretainia]] eta [[Borboierria|Borboien lurrak]] bereganatuta, Frantziako Erresuma [[Frantzisko I.a Frantziakoa|François I.aren]] garaian egungo Franzia bezalakoxea zen. Probintzietako aferak kontrolatzeari ekin zion erregeak bere menpeko mandatariak bidalita. [[1539]]an [[Villers-Cotterêtesko ordenantza]]k hartu zuen indarra, [[frantses]]a erresumaren hizkuntza ofiziala bihurtzen zuena.
 
[[Henrike II.a Frantziakoa|Henri II.aren]] heriotzaren ondoren, haren hiru semeek ordeztu zuten boterean banan-banan. Alabaina, [[1562]]tik aurrera [[Frantziako Erlijio Gerrak|erlijio gerrek]] suntsitu zuten erresuma, [[katoliko]]ek eta [[higanot]]ek elkarren kontrako borroka latz eta ankerrean. Azkenean, [[1589]]an, [[borboi]] leinukoa zen [[Henrike III.a Nafarroakoa]] bihurtu zen errege eta herrialdea bakera eraman zuen.
 
 
[[Kategoria:Frantziako historia]]