«Frantziako Erresuma»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robot: Cosmetic changes)
 
[[Frankoak|Frankoen]] [[Karolingiar Inperioa|erresuma]] bereizi ondoren, [[Hugues Capet]] tronura igo zenean mendebaldeko Frantzia betiko geratu zen bereizita [[Erromatar-Germaniar Inperio Saindua|Inperio Saindua]] eratu zuen ekialdeko Frantziatik. Emeki emeki frankoen erresuma Frantziako Erresuma bilakatu zen. Lehen aldiz, [[1204]]an, Frantzia hitza erabili zen frantziarren erregearen menpeko lurrak adierazteko.
 
==Historia==
===Kapetar leinua===
[[Hugues Capet]]ek agintearen makila hartzearekin, [[Mendebaldeko Frantzia]]k behin betiko bereizi zen Inperiotik. Erregearen menpeko lurrak handitu ziren, baina haren ondorengoek ezi zioten eutsi tokian tokiko nobleziaren diziplinarik ezari. Hortaz, Frantziako erregeek ez zuten eginkizun handirik bete hurrengo urteetako pasarte garrantzitsuenetan, hala nola [[Ingalaterrako konkista]]n edo [[Lehenengo Gurutzada]]n.
 
[[Luis VI.a Frantziakoa|Louis VI.aren]] agintaldian hasi zen berriro sendotzen erregearen boterea. [[Luis VII.a Frantziakoa|Louis VII.ak]], [[Akitaniako Leonor]]rekin ezkontzean, lotura berriak sortu zituen hegoaldearekin. Haren semeak, [[Filipe II.a Frantziakoa|Philippe II.ak]], [[Ingalaterra]]ko erregearen [[Angevinar Inperioa]]ri eraso zion eta, [[Bouvinesko gudua]]n garaile aterata, Frantziako erregeen mendean zenbait lurralde jarri zituen: [[Normandia]], [[Maine]], [[Anjou]] eta [[Touraine]]. Estatua zentralizatzen hasi zen, hiritarren eta noblezia txikiaren laguntzarekin, noblezia handiaren kalterako. [[Luis IX.a Frantziakoa|Louis IX.ak]] (San Luis) amaiera eman zion Ingalaterrarekiko gatazkari (Parisko hitzarmena, [[1259]]) eta nazioarteko gatazken epaile bilakatu zen Frantziako monarka.
 
[[Filipe III.a Frantziakoa|Philippe III.aren]] eta [[Filipe I.a Nafarroakoa|Filipe Ederraren]] erresumek areago sendotu zuten Frantziako monarkia. Filipe Ederraren agintaldian estatua garatu zen [[erromatar zuzenbidea]] oinarri hartuta. Erregeak, erresumaren batasuna haren irudiaren inguruan irudikatu nahian, lehen aldiz deitu zituen [[Frantziako Estatu Nagusiak|Estatu Nagusiak]] ([[1302]]). Haren menpeko lurrak handitu zituen [[Nafarroa]]ko tronua ere ezkontzaren bidez bereganatuta, eta lortu zuen Klemente V.a aita santu frantziarra [[Erroma]] utzi eta [[Avignon]]era joan zedin. Filipe Ederraren seme guztiak ondorengorik gabe hil ziren, eta, [[Kapetar leinua]] agortu zen.
 
[[Kategoria:Frantziako historia]]
3.790

edits