Zaborren berreskurapen informal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Lan metodoa: balioztatu = balioa kalkulatu (ez du «valorizar» zentzua itzultzeko balio)
No edit summary
2. lerroa:
[[File:Man rummaging thought a skip.jpg|thumb|right|250px|Gizon bat kontenedore bateko '''zaborretan miatzen'''.]]
 
'''Zaborren berreskurapen informala''' edo besterik gabe '''zaborretan ibiltzea''' kaleko [[zabor|zaborrontzi]] eta zabortegietan lehengai [[birziklapen|birziklagarriak]] ([[metal]]ak, [[paper]]a, [[kartoi]]a, ...) eta aprobetxagarriak diren bestelako produktuak ([[altzari]]ak, [[arropa]]k, ...) jasotzeko [[ekonomia informal|jarduera ekonomiko informalari]] deritzo, zirkuitu ofizial eta legezkoetatik at. Gehienetan, baliabide eskasak dituzten pertsonek egiten duten jarduera da, gai eta produktu horiek salduz diru-sarrera osagarriak lortu asmoz. Herri pobreetan, ordea, [[zabor]]raren berreskurapena jende askoren jarduera ekonomiko nagusia da. Dena den, gizarte-arazo larriak ekartzen dituen jarduera ere bada: [[hirugarren mundu]]an haurrak eta emakumezkoak dira gehiengoz lan hauetan aritzen direnak osasun eta hezkuntza egoera larriak sortuz, eta zabor-miatzaileek zailtasunak izaten dituzte euren jarduera utzi eta egoera sozioekonomikoa gainditzeko. Orobat eta lehenengo munduan batik bat, zaletasunez egin daitekeen jarduera da (arrazoi [[ekologismo|ekologistengatik]], artistek euren lanetarako gaiak eskuratu nahian edo besterik gabe zaborretan utzitako produktu erabilgarriak eskuratzeko). Beste kasu batzuetan, ordea, modu konpulsibo eta kontrolaezinean egiten denean, etxean [[balio]]rik gabeko gaiak pilatuz, [[patologia]] baten sintoma izan daiteke, [[Diogenes sindromea]] esaterako. Kasu guztietan ordea, zaborren berreskurapenaren balioa esaera honetan bil daiteke: ''Pertsona baten zaborra, beste baten altxorra''.
 
==Aurrekariak==