Euskal idazle: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Euskal idazlea''' [[euskara]]z idazten duen egilea da. Horrenbestez, [[Euskal Herria|Euskal Herrikoa]] den baina [[erdara]]z idazten duen egilerik ez da euskal idazletzat hartuko. Honela idatzi zuen izan dugun [[euskalari]] gorenak:<ref>«Euskararen ikerkuntzari dagokionez, euskal linguistika eta filologiaren oraingo oinarriak berak ezarri zituen. Batere gehiegikeriarik gabe esan daiteke Mitxelena izan dela euskalari gorena. Euskararen iker-alor guztiak ukitzen zituen, gainera, hots, linguistika eta filologia, literatur kritika, etab.»<br/>Henrike Knörr, Jean Haritschelhar eta Mikel Ugalde (1987): ''Koldo Mitxelena'', Bidegileak bilduma, 1. zenbakia, 1994.</ref>
 
{{aipua|Esanaren arabera, euskaldun zahar nahiz berriek idatzirikako zernahi, literaturaren barrunbean sartzen baldin bada, euskal literatura da. Aitzitik Euskadiko jendeak —eta jakinaren gainean darabilt izen hau, ''Euskal'' Herriaren lehen zatiaren bitartez nahastea sor ez dadin—, erdaraz, edozein erdaratan, idazten duten neurrian ezin daitezke izan euskal idazle; euskaltzale sutsu agertzen baldin badira ere, erdal idazle dira. Horrela, euskal idazle genuen Silvain Pouvreau; erdal idazle, haatik, Pio Baroja eta Jean de Sponde. Eskubide osoa dute, beraz, ''Zeruko Argia''k eta ''Anaitasuna''k iragarkietan oihukatzen dutenean: «Geu gara euskal prentsa». Eta gainerakoak euskal prentsa dira euskarari sarrera uzten dieten heinean eta ez gehiagotan. ''Obras son amores, y no buenas razones,'' esan ohi da aski ezaguna dugun beste hizkuntza batean, eta ez dabiltza oker, nik uste, hori diotenak.|Koldo Mitxelena<ref>Koldo Mitxelena: ''Koldo Mitxelena gure artean''. Editoreak: Anjel Lertxundi eta Inazio Mujika. Irun, Alberdania, 2001.</ref>}}