Wikipedia:Txokoa/Politikak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
166. lerroa:
:::Euskaltzaindiak berak ere barra-barra darabil ''[http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=474&lang=eu&view=article euskal literatura]'', eta euskaltzainek argitaratutako lanetan ere nonahi ageri da ''euskal'' hori ''euskara'' esanahiarekin: ''[http://www.euskaltzaindia.net/dok/plazaberri/0059/gehigarriak/epaltza.pdf Nafarroako euskal literatura garaikideaz]'', ''[http://www.euskaltzaindia.net/dok/ikerbilduma/54845.pdf Maurice Harriet eta euskal idazleak]'', ''[http://www.euskaltzaindia.net/dok/plazaberri/0067/argazkiak/0-5.jpg Iparraldeko euskal idazleak]'', eta abar, eta abar, eta abar.
:::Horra hor ''euskal idazle'' terminoa euskaraz idatzi dutenak izendatzeko eta ''euskal literatura'' euskaraz idatzi dena izendatzeko erabiltzearen aldeko arrazoi objektiboak. Ez dira nire iritziak, ez dira nire usteak: adituen erabilera da. Dena dela, Euskaldunarekin bat nator kontraesan hori dugula, eta '''uste dut''' (eta hau bai, lankide baten uste eta iritzia besterik ez da, eta beraz ez du pisu handirik) esandako kontraesan hori konpontzea komeni dela, eta ''euskalerritar'' forma erabili beharko genukeela, hortaz. --[[User:Xabier_Armendaritz|<span style="color:#0000FF;">Xabier Armendaritz</span>]]<sup>[[User talk:Xabier_Armendaritz|<span style="color:#00cc00;">(nirekin hizketan egiteko)</span>]]</sup> 21:36, 24 Maiatza 2010 (UTC)
 
Xabier, nire iritziz "euskal=vasco/a, basque...", "euskal idazleak=escritores vascos/as, basque writers...". Honen adibide onena eta "autoritateen" iritziak gustokoak badituzu:</br>
"'''EUSKAL'''tzaindia" edo "Real Academia de la Lengua '''VASCA'''", "Académie de la langue '''BASQUE'''", "Royal Academy of the '''BASQUE''' Language". Eurek ere "euskal" hitza "vasco/a" hitzaren sinonimotzat dute.
--[[Lankide:Euskalduna|Euskalduna]] [[Lankide_eztabaida:Euskalduna|esaidak hemen]] 1:20, 2010ko maiatzaren 25a (UTC)