Araka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Automated text replacement (-enpresari +enpresaburu)
2. lerroa:
'''Araka''' [[Gasteiz]]ko [[Arangiz]], [[Abetxuku]] eta [[Mendiguren]] herrien ondoan dagoen mendia da. Erabilera militarreko lur saila da, bertan [[Espainiako Armada]]ren kuartel bat baitago. Gainera, [[AMVISA]]k, [[Gasteiz]]ko udalaren ur-hornitzaileak, biltegiak eta edateko uraren araztegiak ere baditu.
 
Gaur egun, [[Gasteiz]]ko hainbat enpresarikenpresaburuk erabilera militarreko lur sail horiek [[Espainiako Defentsa Ministerioa]]ri erosi nahi dizkiote [[Arakamendi zirkuitua|Arakamendi]] erabilera anitzeko zirkuitua han eraikitzeko. Araka [[Miñao]]ko [[Arabako Teknologia Parkea|Arabako Teknologia Parketik]], eta hortaz [[Epsilon Euskadi]]ren automobilgintza zentrotik, gertu dago. [[Gasteiz]]tik ere oso hurbil dago. Zirkuitua eraikiz, Gasteiz inguruko automobilgintzaren sektoreari bultzada bat eman eta [[Euskadi]]ko ezaugarri horietako lehen zirkuitua eraiki nahi da. [[Gasteiz]]ek, adibidez, automobilgintzarekin lotutako enpresa sendoak ditu, hala nola [[Mercedes-Benz]] autoen eta [[Michelin]] pneumatikoen lantegiak.
 
Zirkuitua egiteko helburuen artean, nazioarteko txapelketak egiteko zirkuitu homologatua izatea, teknikariak eta pilotuak hezitzea, bide-segurtasun ikastaroak irakastea eta sektorearekin lotutako industria-gunea sustatzea daude.