Euskal idazle: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Euskal idazlea''' [[euskara]]z idazten duen egilea da. Horrenbestez, [[Euskal Herria|Euskal Herrikoa]] den baina [[erdara]]z idazten duen egilerik ez da euskal idazletzat hartuko. Honela idatzi zuen [[Koldo MitxelenakMitxelena]]k:<ref>Koldo Mitxelena: ''Koldo Mitxelena gure artean''. Editoreak: Anjel Lertxundi eta Inazio Mujika. Irun, Alberdania, 2001.</ref>
 
{{aipua|Esanaren arabera, euskaldun zahar nahiz berriek idatzirikako zernahi, literaturaren barrunbean sartzen baldin bada, euskal literatura da. Aitzitik Euskadiko jendeak —eta jakinaren gainean darabilt izen hau, Euskal Herriaren lehen zatiaren bitartez nahastea sor ez dadin—, erdaraz, edozein erdaratan, idazten duten neurrian ezin daitezke izan ''euskal idazle''; euskaltzale sutsu agertzen baldin badira ere, erdal idazle dira. Horrela, euskal idazle genuen Silvain Pouvreau; erdal idazle, haatik, Pio Baroja eta Jean de Sponde. Eskubide osoa dute, beraz, ''Zeruko Argiak'' eta ''Anaitasunak'' iragarkietan oihukatzen dutenean: Geu gara euskal prentsa. Eta gainerakoak euskal prentsa dira euskarari sarrera uzten dieten heinean eta ez gehiagotan. Obras son amores, y no buenas razones, esan ohi da aski ezaguna dugun beste hizkuntza batean, eta ez dabiltza oker, nik uste, hori diotenak.}}