Burdinazko kaia (Portugalete): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: Adding {{Atari|Euskal Wikiatlasa|Euskal Herriko Wikiatlasa}}
tNo edit summary
4. lerroa:
'''Burdinazko kaia''' edo '''Txurruka kaia''' [[Evaristo Txurruka]] ingeniariak [[1881]]-[[1887]] urte bitartean [[Portugalete]]n diseinatu eta eraiki zuen moila edo nasa da. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] ingeniaritza-lan garrantzitsuenetarikoa da, [[Bilboko portua]]ren azpiegitura handien hastapena ezarri zuena; ''[[Bilbo Handia]]''ren eskalako lehen eraikuntza, hortaz.
 
Eraikuntzaren xedea Portugaleteko hondarrezko barra arriskutsua ekiditzea izan zen, non sarri [[itsasontzi]] ezberdinek hondoa jo zuten. Aipatutako barra 1,14 [[metro]] sakon zen itsasbeheran, [[1878]]an egindako neurketen arabera, garaiera zinez eskasa ontzi handien zingorako. Kaia eraiki baino lehen [[Portugaleteko mareometroa]] erabiltzen zuten barra zeharkatzeko.
 
800 metro luze da (lehen 600 metroak [[burdin]]azko egituran bermatuak, azken 200 metroak [[hormigoi]]zkoan baldintza bortitzagoak jasatzen dituztelako), eta 3.000 metroko erradio arinki makurra [[Bilboko itsasadarra]]rekiko ahur. Kai berriko lanek 80 metroko zabalera eta gutxieneko 4,58 metroko garaierako ubide jarraitua ahalbideratu zuten, Bilboko portuko etekina hainbat aldiz biderkatuz.