Sozialdemokrazia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
Ibilbide berezia eta garapen sakona izan zuten [[Eskandinavia]]ko alderdi sozialdemokratek, besteak beste, [[Suedia]] eta [[Danimarka]]koek. [[Britainia Handia]]n ez zen alderdi sozialdemokrata eraginkorrik sortu, laborismoak zuen indarragatik.
 
Hasieran alderdi hauek argi eta garbi [[marxismo]]aren ideiak defendatu zituzten, behin [[anarkismo|anarkistak]] Erakundetik kanporatu ondoren. Hala ere, barne aniztasuna gero eta handiagoa zen; tartean zeuden, besteak beste, [[Rosa Luxemburg]] eta [[Lenin]] iraultzaileak, [[Karl Kautsky]] eta [[Jean Jaures]] ortodoxoak eta [[Eduard Bernstein]]en jarraitzaileak, sozialismoa pausuz pausu eta demokraziaren bidetik lortu behar zela ziotenak.
 
Bernsteinek marxismoaren zenbait baieztapen kritikatu zituen ''Sozialimoaren aurrebaldintzak eta sozialdemokraziaren egitekoak'' lanean. Besteak beste, iraultzaren beharra gaitzetsi zuen, [[proletargoaren diktadura]] ez zuen ontzat ematen eta sozialismoa lortzeko erreforma politiko eta ekonomikoen bidea lehenesten zuen. Sozialismoa demokrazia parlamentarioaren sakontzea zela uste zuen, eta horretarako alderdi sozialdemokratek parlamentu eta gobernu demokratikoetan zuten partehartzearen garrantzia azpimarratu zuen. Hasieran Bernsteinen teoriak gaitzetsi ziren arren, ukaezina da ondorengo sozialismoan izan duten garrantzia eta eragina.