Fotoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
Fotoiaren kontzeptu modernoa [[Albert Einstein]] zientzialariak garatu zuen argiaren uhin-eredu klasikoarekin bat ez zetozen behaketa esperimentalak azaltzeko. Fotoiaren ereduak azaldu nahi zuen, batez ere, argiaren energia maiztasunaren mendekoa zela eta materiak eta erradiazio elektromagnetikoak oreka termikoan egoteko zuten gaitasuna azaldu zuen. Behaketa anomaloak azaltzeko ere erabili zen, esaterako gorputz beltzen erradiazioaren propietateak. Beste fisikari batzuek, batez ere [[Max Planck]]-ek, ''eredu erdiklasikoak'' erabiliz saiatu ziren azaltzen azken hau, argia Maxwell-en ekuazioen bidez azalduz eta argia igorri eta xurgatzen duten objektu materialak kuantizatuak direla esanez. Eredu erdiklasiko hauek mekanika kuantikoaren garapenean lagundu zuten arren, geroago egindako esperimentuek Einsteinen hipotesia, argia bera kuantizatua dagoela alegia, baliozkotu zuten. Argiaren kuantuak, beraz, fotoiak dira.
 
Partikulen fisikaren alorreko eredu estandar modernoan, fotoiak eremu elektriko eta magnetikoen sorreraren arduradunak dira, eta aldi berean fotoien ondorioz lege fisikoek nolabaiteko simetria erakusten dute [[leku-denbora]]ren puntu guztietan. Fotoien berezko propietateak, esaterako [[karga elektriko]]a, masa inbariantea eta [[spin-a]], [[gauge simetria]] honen propietateen araberakoak dira.
 
Fotoien kontzeptuak aurrerapen garrantzitsuak eragin ditu fisika teorikoan eta esperimentalean, adibidez [[laser]]ren sorrera, [[Bose-Einstein kondentsazioa]]ren aurkikuntza, [[kuantu-eremuen teoria]] edo mekanika kuantikoaren interpretazio probabilistikoa. [[Fotokimika]]n, [[bereizmen handiko mikroskopia]]n eta distantzia molekularren neurketan aplikatu izan da. Berriki, fotoiak [[konputazio kuantiko]]ko elementu modura aztertu izan dira, bai eta komunikazio optikoen aplikazio sofistikatuetan ere, hala nola kriptografia kuantikoan.
 
==Ikus, gainera==