«Sergio Leone»: berrikuspenen arteko aldeak

Hemendik aurrera hasi zen bere-berea zuen lana.
 
Lehenengo ''[[Dolarraren trilogia]]'' deriotzanari ekin zion. [[Western]] ospetsu hura [[Tabernaseko Basamortua]]n, [[Almeria]]n, jaso zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen, 70eko hamarkadan landu zuten spaguetti westernera iritsi zen arte. Bi talentu berri eman zituen ezagutzera: txikitako laguna zuen [[Ennio Morricone]] konpositorea eta ordura arte ezezaguna zen [[Clint Eastwood]] aktorea.
 
Eastwood aktoreak antzeztu zuen papera ''Izenik gabeko gizona'' izan zen, [[spaghetti western]]en agertuko den antiheroia, alegia, gizon gogorra, bakartia, eskrupulu edo sentimendurik gabea eta diruaren eraginez mugitzen dena soil-soilik. Horrela sortu zuen Leonek zineman ikonoa izango dena, nortasun baldarrekoa, hitz gutxi, begirada izoztua eta garaitezina izaten dituen borrokaldietan. Pontxo zahar bat soinean eta zigarroa ezpainetan, tiro egiteko gai da hotz-hotzean, bere helburuak lortu nahian. Pertsonaia hau estereotipoa izango da film askotan eta eragin handia izango du gaur egungo zuzendari, aktore edo komiki marrazkilariengan. Badirudi, ''Dolar eskutakada bategatik'' egin zuenean, lege arazoak izan zituela [[Akira Kurosawa]]ren ''Yojimbo'' filma ([[1961]]) kopiatu zuelako.
Anonymous user