Papagaitxo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
39. lerroa:
== Deskribapena ==
[[Fitxategi:ZebraHighRes labeled.png|200px|thumb|left|Perikito ar baten anatomia.]]
Perikito batek 19 [[zentimetro]] baino zerbait gutxiago neurtzen ditu burutik isatsaren puntaraino eta 35 [[gramo]] inguru pisatzen ditu. Kolore berdea izaten dute, buru horiarekin eta bizkar ondulatua. Helduetan bekokia eta burua horiakhoria diraizaten da, baina gazteagoek xingola beltzak dituzte. Kolore honi esker, landarediaren artean ezkutatzen dira. Kolore urdina duen edo albinoa den baten bat jaiotzen bada naturan, ez da denbora askoz biziko harrapariek erraztasun handiarekin harrapatuko dutelako.
[[Fitxategi:Detail shot of budgerigars head.jpg|125px|thumb|right|Perikito ar baten burua.]]
Mokoaren bi aldeetan orban more batzuk dituzte eta eztarriaren alde bakoitzean hiru puntu beltz. Puntu horietatik bi, orban morearen azpian daude. Buztana urdin iluna izaten da, baina alboetan kolore horiko [[luma]]k tartekatzen dira. Hegoek berde-beltz kolorea dute, baina xingola horiak ere badituzte. Xingola hauek hegan ari direnean edo hegoak zabalduta dituztenean bakarrik ikus daitezke. Hankak grisak dituzte eta urteekin iluntzen joaten dira.
 
== Askatasunean bizia ==