'''Demokrazia''' subiranotasuna herriaren esku uzten duen erregimen mota edo sistema politikoa da.
Sistema politiko hau, [[Antzinako Grezia]]ko [[Atenas]] [[polis]]ean sortu zen, herriko gizonak erabakiak hartzeko biltzen hasi zirenean. Erregimen politiko honen ezaugarri nagusia norbanakoaren [[askatasun]]a; eta agintariak, herriak [[hauteskunde]]en bidez aukeratu ahal izatea da.
Definizio klasikoan, esaten da, demokrazia gehiengoaren agintaldia dela gutxiengoaren eskubideak errespetatuz.
[[Fitxategi:800px-Claims Of Demoracy.png|thumb|left|250px|Urdinez, euren buruak demokratikotzat dituzten herrialdeak; gorriz, demokratikoak ez direla diotenak.]]