Merkatu-kuota: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
3. lerroa:
Adibidez, herri bateko okindegi guztietako salmentak urte batean 100.000€ izanik, okindegi bateko salmentak 15.000€ izan badira, okindegi horretako merkatu kuota 15.000/100.000=%15 da urte horretan. Salmentak dirutan neurtu ordez, unitatetan ere neur daitezke (saldutako euroak jaso ordez, saldutako unitateak alderatuz). Orobat, merkatu-kuotak salmentei buruzkoak izateaz gainera, sektoreko bezero kopuruari buruzkoak ere izan daitezke (''A telefono-konpainiak abonatu guztien %40ko merkatu-kuota lortu du'', adibidez).
 
OhizkoaOhikoa da enpresek bere helburuak merkatu-kuota jakin bat lortzeari begira ezartzea (bi urteren buruan, merkatuaren %25 lortu behar dela, adibidez). Aldi berean, merkatu-kuotak enpresa bakoitzak sektore batean duen nagusitasuna adierazteko erabiltzen dira. Merkatu-kuoten banaketa nolakoa den, merkatu-mota ezberdinak bereizten dira. Horrela, [[monopolio]]a enpresa bakar batek merkatuaren kuota nagusiena duelarik gertatzen da. [[Duopolio]]an merkatua bi enpresen artean banatzen da, merkatu-kuotak ezberdinak izan daitezkeen arren. Merkatua enpresa gutxiren artean banatzen denean, merkatu-kuota nabarmenak lortuz, [[oligopolio]]a dagoela esaten da. Azkenik, merkatua enpresa askok osatzen dutenean, bakoitzak merkatu-kuota txikia dagoela, merkatua zatikatuta dagoela esaten da eta [[konkurrentzia perfekto]]ko egoeraren ezaugarriak izango ditu.
 
[[Kategoria:Enpresaren ekonomia]]