«Tupac Amaru II.a»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (robota Erantsia: ca:Túpac Amaru II)
 
[[Peru]]n, bertako identitate nazionalaren sortzaile bezala aintzatetsi dute. Erregimen velaskoarreko (1968-1975) pertsonai esanguratsua izan zen.
 
 
 
== Epaiketa eta exekuzioa ==
 
 
1781ko maiatzaren 18an, Cusco-ko Armen Plazan, Tupac Amaru II.ak epaiak agintzen zuen bezala, bere familia osoaren exkuzioa ikustera behartua izan zen. Bere aurrean hil zuten bere aliatu eta lagunak, emaztea eta bi semek, orden honetan. Ondoren mingaina moztu zioten. Aurreko egunetan torturatua izan zen matxinadako bere kideei buruz informazioa ateratzeko helburuarekin, hala ere, ez zioten ezer atera.
 
Azkenik, bizirik zatikatzen saiatu ziren, horretarako bere gorputz-adar guztiak zaldietara lotu zituzten, baina zatitzea lortu ez zutenez azkenean burua moztu zioten, ondoren zatikatu zutelarik. Zientzilariek zatiketa modu hau aztertu zutenean, halako garaierako gizon bat ezin daitekeela modu hontan zatitu esan zuten, baina esku, beso, zango eta pelbisa dislokatuko zitzaizkiola. Zatiketa saiakera hortan ez bazuten hil, ia elbarriturik geratuko zen. Bere burua lantza baten jarri zuten erakusgai Cuzco eta Tintan, besoak Tungasuca eta Carabayan, eta zangoak Livitaca (gaur egungo Chumbivilcas probintzia) eta Santa Rosan (gaur egungo Melgar-Puno probintzia).
 
Tupac Amaru II eta bere familiaren exekuzioa burutu arren, erregeodetzako gobernuak ez zuen matxinada geldiaraztea lortu, haren lehengusu zen Diego Cristobal Tupac Amaruk jarraitu bait zuen borrokarekin hau hedatuaz.
 
 
[[ca:Túpac Amaru II]]
638

edits