Saturraran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
61. lerroa:
XIX. mendean, Saturraranen hotel eta bainuetxe gunea eraiki zuten. Jabeek, 1921ean, negozioa gainbehera zetorkiela ikusita, Gasteizko elizbarrutiari eman zizkioten eraikinak. Halaxe, udako apaizgaitegi eta bainuetxetzat erabili zen eraikin multzo hura. [[Espainiako Gerra Zibila]] hastean, [[1936]]an, [[Eusko Gudarostea]]ren kuartel bilakatu zen.
 
Gero, eraikin multzoa espetxe bihurtu zuten [[frankismo|frankistek]] [[1937]]tik [[1944]]ra bitartean, eta 4000 bat emakume eta haur preso izan zituzten, oso baldintza gogorretan.<ref>Xole Aramendi: «Saturrarango kartzela: [http://www.gaur8.info/edukiak/20070414/12931/Saturrarango-kartzela-Bost-mila-emakume-eta-haurren-zorigaiztoko-gau-eta-egunak Bost mila emakume eta haurren zorigaiztoko gau eta egunak».] 2007-04-13.</ref><ref>Jon A. Larreategi: [http://www.gara.net/paperezkoa/20070319/8819/es/Carcel/Saturraran/prision/franquista «Cárcel de Saturrarán, prisión franquista»,] ''Gara'', 2007-03-19.</ref><ref>[http://www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-0421/eu/contenidos/informacion/homenajes/eu_home/galeria_saturraran.html Saturrarango espetxearen argazkiak, eta emakume errepresaliatuei eginiko omenaldikoak (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren webgunea).]</ref> Aranzadi Zientzi Elkartearen datuen arabera, espetxean 107 emakume eta 48 ume hil ziren, espetxeko zaindari ziren [[mesedetako ordena]]ko mojek emandako tratu txarrengatik, gosearengatik, tifusarengatik eta tuberkulosiarengatik.<ref>[http://www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-0421/eu/contenidos/informacion/homenajes/eu_home/homenaje_saturraran.html Saturrarango espetxeko emakume errepresaliatuei eginiko omenaldia (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren webgunea).]</ref><ref name=Cifuentes>Miguel Cifuentes: [http://www2.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2009/02/03/sociedad/gipuzkoa/d03gip6.1405525.php «Destino, el infierno»,] ''Diario de Noticias'', 2009-02-03.</ref> Ehun bat haur desagerrarazi ere egin zituzten.<ref>Hona hemen [[Baltasar Garzon]] epaileak jasotako lekukotasun bat: «un día cuando las madres salieron al patio con sus hijos, las monjas les dijeron que los niños tenían que quedarse dentro, que iban a pasar un reconocimiento médico. Eran un centenar de niños. Cuando las madres volvieron los niños ya no estaban. Concepción que no tenía hijos quedó impresionada por las escenas de dolor y por los gritos de las madres que reclamaban a sus hijos. Amenazaron a las madres diciéndoles que callaran si querían conservar la vida. Una mujer de Oviedo que salió poco después de estos hechos encontró a su hija en casa de unos militares en Valencia, pero no sabía si la pudo recuperar o no.»
([[Audientzia Nazionala|Audientzia Nazionaleko]] 5. Instrukzio Epaitegi Nagusiaren [http://www.ugt.es/Memoria_Historica/auto-inhibicion-garzon.doc autoa, 2008ko azaroaren 18koa])</ref>
 
[[1943]]an, espetxea itxi baino urtebete lehenago, 1.050 emakumezko zituen preso, Estatu osoan zirenen erdiak.<ref>Miguel name=Cifuentes: [http://www2.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2009/02/03/sociedad/gipuzkoa/d03gip6.1405525.php «Destino, el infierno»,] ''Diario de Noticias'', 2009-02-03.</ref>
 
[[1944]]an, berriz ere bihurtu zen apaizgaitegi, harik eta [[1987]]an Mutrikuko Udalak Gipuzkoako eliz barrutiari lurrak eta eraikinak erosi zizkion arte. Eraikuntza haietatik guztietatik ez da arrastorik ere geratu.