Ziriako Andonegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
17. lerroa:
Kolaboratzaile izan zen ''Euzkadi'' eta ''El Día'' egunkarietan; ''Argia'', ''Zeruko Argia'' eta ''Euzko Deya'' astekarietan; eta ''Euzko-Gogoa'', ''Olerti'' eta ''Redención'' aldizkarietan. Abertzalea zen, eta hogei urte zituela, Mutrikuko batzokiko lehendakari zelarik, herriko hormetan [[Espainia]]ren aurkako idatzi batzuk agertu ziren goiz batean. Orduan, Gipuzkoako gobernadoreak 500 pezetako diru zigorra ezarri zion.
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] gudari ibili zen, eta 1937an, [[Santander]]tik [[Frantzia]]ra ihesi zihoala, [[Frankismo|frankistek]] preso hartu zuten. Gorriak ikusi zituen; jipoitu eta, «escritor vasco separatista» zela eta, heriotza zigorra ezarri zioten. Kendu zioten zigor hura, baina urte mordoxka eman zuen preso, Ondarretako espetxean, Mirandako kontzentrazio eremuan, Guadalajaran, Segovian...
 
Horren berri ederki eman zuen haren adiskide [[Santiago Onaindia]]k,<ref name=SOnaindia>Santiago Onaindia: ''Euskal literatura'', Bilbo, Etor (1971-1977).</ref> bai eta Ziriakoren beste bertso hau plazaratu ere:<ref name=SOnaindia/>