Andima Ibinagabeitia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
13. lerroa:
'''Andima Ibiñagabeitia''' ([[Elantxobe]], [[Bizkaia]], [[1906]]ko [[urtarrilaren 26]]a - [[Caracas]], [[Venezuela]], [[1967]]ko [[azaroaren 2]]a) euskal idazlea eta itzultzailea izan zen. Bere artikuluak sinatzeko '''Elentxun''', '''Norbait''', '''Ibiñaga''' eta '''Idoyaga''' ezizenak erabili zituen, besteak beste. [[1961]]ean euskaltzain oso egin zuten.
 
[[Jokin Zaitegi]]rekin elkarlanean [[Euzko-gogoa|Euzko Gogoa]] literatura aldizkaria sortu zuen [[Guatemala]]n. [[1967]]an [[Caracas]]en ''Eman'' aldizkari elebidunaren sortzaile eta zuzendari izan zen eta hiri beretik egiten zen ''Irrintzi'' agerkaria zuzendu zuen denbora batez. Besteak beste, [[Euzko-Deya]], [[Gernika (aldizkaria)|Gernika]], [[Olerti]], [[Alderdi]], [[Egan (aldizkaria)|Egan]], [[Irrintzi (aldizkaria)|Irrintzi]] aldizkarietan kolaboratu zuen. Euskararen noranahikoa bultzatzeko asmo sendoarekin, klasiko latindarren itzulpengintza izan zen bere arduretako bat. Artikuluetan euskal literaturaren historia eta literatura-kritika landu zituen. Aldizkarietan han-hemen hainbat itzulpen ere argitaratu zituen.