Hesian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Zuzenketa ortografikoak
Pello (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Hesian''' [[2006]]ko udan sortutako talde [[Sakana|sakandarra]] da. [[Punk]]-[[rock]] eta [[hardcore]] melodikoen nahasketa bat ikusten da beraien abestietan, [[ska]] kutsu bat ere antzematen dela. Ezaugarririk aipagarriena, nahasketa oso erakargarriak sortzen duten bi ahotsak dira (emakume-mutil ahotsa).[http://2.bp.blogspot.com/ h3HFw1fvX1c/SnvkTpyOlgI/AAAAAAAAAW8/FSvAuCeq-A4/s1600/Hesian.jpg]
 
Hitzei dagokienez, [[gizarte]] eta [[politika]] aldarrikapenak, edota sentimendu ezberdinen adierazpenak dituzte hizpide. Beraien lehen diska, "Maite dugu", [[Iruñea|Iruñeko]] K estudiotan grabatu zen Alberto Porresen eskutik eta taldeak eta Albertok berak ekoiztu zuten. 2007ko ekainean argitaratu zen eta jada 1000 kopia baino gehiago saldu dituzte [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan zehar. Aipagarria da ere [[Gazte Topagunea|2008ko Gazte topaguneko]] abestia beraiek egin izana, "Zeru gorriko egunak". Horretaz gain, "Musikaz Sakana indartuz" diskoan "Maite dugu" abestia grabatu zuten eta "Euskal Herriak Autodeterminazioa" kanpainarako, izen berdina daraman abestia grabatu zuten. Taldearen ekintza eremua oso zabala da eta urte eskas batean 50 kontzertu inguru eskaini dituzte Euskal Herriko eremu eta txoko guztietan, beti ere oso harrera onarekin, plazak edota gaztetxeak betez eta jendearen parte-hartze aktiboa lortuz eta bereganatuz. [[Berri Txarrak]], [[Banda Bassotti]], [[Habeas Corpus]] edota [[Su ta Gar]] taldeekin igo dira agertokira. 2008ko udan ''[[Aurtengo Gorakada]]'' 10 bilduman ''Hau dena aldatzera doa'' abestia sartu zuten, eta urrian bere estraineko lana kaleratuko du: Herriaren Oihua. Diskoak hamahiru abesti ditu eta Alberto Porresek grabatu du Iruñeko K Estudioetan. Euren estilo askotakoaren barnean punk azkarra, haizeak, melodia lirikoak eta mozketa gogorrak nahasten dira.