Eztabaida:Euskaldun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
81. lerroa:
 
: Herria kontzeptu politikoa izan daiteke, baina baita kulturala ere (are gehiago, ez da kontzeptu batere zehaztua, eta gizarte zientzietan egun ez da ia kategoria gisa erabiltzen). Etnia, ikusi dugunez, oso modu desberdinetara uler daiteke (nahiz eta nire irudiko etnia kategoria kulturala den -sasibiologikorako badugu arraza-). Hortaz, aukerarik onena (eta errepikatzen ari naiz) ''euskaldun (herria)'' da nire ustez. Hala ere, niretzat ez dago batere presarik. --[[Lankide:Orereta|Orereta]]<small> ([[Lankide Eztabaida:Orereta|erantzunak]])</small> 09:29, 23 Apirila 2010 (UTC)
::Kontzeptu honetarako, «euskal etnia» erabili izan dute gai horretaz gehien dakitenek; adibidez, euskal herria aztertu duen antropologo handienak, Joxe Migel Barandiaranek (<http://www.inguma.org/produkziodatuakgakoa.php?produkzio_gakoa=13308&hizkuntza=es?ref=Sex%C3%83%E2%80%A6%C3%85%C2%BEhop.Com>). «Herria» zabalegia da, zuk ondo diozunez, eta artikulua garbi-garbi etniaz ari da. Izan ere, ezin hobeto dagokioegokitzen zaio goian eman dudan Enciclopaedia Britannicako definizioarekindefinizioa, edota Wikipedian bertan «etnia»rako dugun definizioarekindefinizioa: «Kontzeptu hau sarritan arraza edo-eta talde minoritario kontzeptuekin nahasi ohi da. Etniak, baina, faktore kulturalak (naziotasuna, tribu-kidetasuna, erlijio-, hizkuntza-, sinesmen- nahiz tradizio-loturak) barne biltzen dituen bitartean, arrazak ezaugarri biologikoei (genotipoa edo itxura nagusituz) erreparatzen die.»
 
::Orain arte, eztabaida honetan ez da inolako arrazoi objektiborik agertu (hiztegietako definizioak, espezialisten iritzien aipamenak) «euskal etnia» ez den edozein aukeraren alde. -[[Lankide:Xabier Armendaritz|Xabier Armendaritz]] 10:00, 23 Apirila 2010 (UTC)
"Euskaldun" orrira bueltatu.