Jose Maria Agesta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Jose Maria Agesta Mendiluze, ''Luzemendi''''', ([[Donostia]], 1874ko urriaren 23a - Donostia, 1951ko otsailaren 25a), euskal idazle eta musikagilea. Musika ikasketak egin zituen Donostian, Madrilen eta Parisen. Gero, musikagile, musikako kritikari eta hizlari gisa nabarmendu zen, eta bereziki aktiboa izan zen 1905etik 1935era bitartean.
 
Pianorako, bandarako, orkestrarako eta abesbatzarako obrak sortu zituen, bai eta antzezlanak eta zarzuelak ere, euskaraz. Guztien artetik, aipagarri dira ''Mignorette'' eta ''Calineri'' balsak; ''Pilartxo'' eta ''Suri'' gavotak; ''Itxasoa'' eta ''Mendi Tartean'' abesbatza lanak; eta ''Festara'', ''Herodesren jauregian'', ''Jesusen jayotza'' eta ''Mutil koxkorrak'' zarzuelak.