Andima Ibinagabeitia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
22. lerroa:
[[Tutera]]ko [[jesuita|jesuiten]] ikastetxean batxillerra egiten ari zela [[Orixe]] eduki zuen irakasle [[1918]] eta [[1919]] artean. Andimak apaiz sartzea erabaki eta [[1921]]ean [[Loiola]]ko jesuiten ikastetxera joan zen [[Humanitate]] eta [[Historia]] ikasketak egitera. [[1923]]an egin zituen apaiz izateko boto txikiak. Loiolan irakurri zuen ''Ami Vasco'', urte batzuk lehenago aita kartzelara eraman zuen liburua, eta Loiolan ere piztu zitzaion euskararekiko maitasuna. [[Jokin Zaitegi]] bezalako lagunekin batera talde euskaltzale txikia osatu zuen. Ikastetxean [[euskal literatura]]ren gaineko eskola apurrak jaso zituen, Aita Jose Maria Estefania irakasleak emanik. [[1923]]koa da ezagutzen zaion lehen euskarazko lana, ''Lore ederrenak'' izeneko poema.
 
Filosofia, Matematika eta Metafisika ikasketak [[Oña]]n ([[Burgos]]) egin zituen, eta Teologia eta Zuzenbide Kanonikokoak Belgikan. [[1935]]-[[1936]] ikasturtean, lehen meza emateko denbora gutxi falta zitzaiola, [[Jesusen lagundiakonpainia]] uztea erabaki zuen, instituzio zurrun haren barnean obedientzia botoa betetzea ezinezkoa egiten zitzaiola-eta, bereziki euskararen inguruko gaietan.
 
Belgikatik itzuli eta Galdakaoko lehergai enpresa batean hasi zen bulegari-lanetan. Enpresa berarentzat lanean aritu zen gerraondora arte, gerra garaian Portugalen eta gerraostean [[Madril]]en tarte labur batez biziz. [[1946]]an [[Paris]]a erbesteratu zen, eta han hasi zen gogotsu idazten, aldizkari eta irratsaioetarako. Parisen ezagutu zituen [[Txomin Peillen]] eta [[Jon Mirande]], bizitza guztirako adiskide min eta lankide izanen zituenak.